EGUNEKO DATUAK
asteartea, 8 de urria de 2019
TAPAKIA

Egun on.  Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz. Eta hona hemen bigarrena: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Ez da agindu hauek baino handiagorik” (Mk 12, 29-31)

Aita batek semea ezkondu zuen eta bere dirutza guztia eman zion. Aita ezkonberriekin bizitzen geratu zen. Handik urte bira seme bat jaio zitzaien senar-emazteei. Banan-banan hamalau urte pasatu ziren. Aitonak, ordurako agure zahar zenak, makila behar zuen ibiltzeko, bestela ezin bili. Eta semearen emazte harroak behin eta berriz esaten zion senarrari:

-       Nireak laster egingo du, zure aitak gurean jarraitzen badu. Ezin dut gehiago jasan.

Senarra aitaren bila joan zen eta esan zion:

-       Aita, zoaz gure etxetik. Luzaroan mantendu zaitut eta.

-       Ene semea, ez nazazu zure etxetik kanpora jaurti. Zaharra naiz, gaixorik nago eta inork ez nau hartuko. Geratzen zaidan biziagatik, arren, ez iezadazu halakorik egin. Nahikoa dut galtzu apur bat korta-bazterrean.

-       Ez, ezinezkoa da. Zoaz hemendik. Emazteak ez du nahi zu gurekin bizitzerik.

-       Jainkoak bedeinka zaitzala, ene semea! Banoa, horixe nahi duzu eta; baina emadazu tapaki bat behintzat, pixka bat berotzeko, hotzak nago eta.

Senarrak semeari deitu zion. Mutikoa zen oraindik.

-       Zoaz kortara eta emaiozu aitonari zaldien tapaki bat, zerez berotu/babestu eduki dezan.

Mutikoa eta aitona kortara joan ziren; mutikoak zaldi-tapakirik onena aukeratu zuen, berriena eta lodiena. Erditik tolestu eta ebaki zuen. Aitonak, triste:

-       Zer egin duzu, ene iloba? Aitak osorik emateko agindu dizu. Kexatzera joango natzaio.

-       Egin nahi duzuna –erantzun zion mutikoak.

Aitona, kortatik irtenda, semearengana joan zen.

-       Nire ilobak ez du zuk agindutakoa bete. Tapaki baten erdia baino ez dit eman.

-       Emaiozu osorik – esan zion aitak mutikoari.

-       Ez –erantzun zion mutikoak-. Beste erdia gorde egin behar dut, nik, handia naizenean, etxetik kanpora jaurtiko zaitudanean zuri emateko.

Aitak, hau entzutean, ordurako kanporantz zihoan aitonari dei egin zion.

-       Aita, aita, erdu etxera! Gure etxearen jaun eta jabe egingo zaitut. Hitz ematen dizut. Ez dut okela-zatirik jango zuk beste bat jan ez baduzu. Inoiz baino hobeto zainduko zaitut.

Eta aitonak negar egin zuen seme damutuaren buru gainean.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Egin gogoeta. Zure ikaskideekin nola portatzen zara? Zurekin portatzea nahi duzun bezala?

OTOITZA

KUNG FU PANDA (zatia):

https://youtu.be/q6Ne6sPw6C8

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!