EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 9 de urria de 2019
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
ASTEAZKENA. Urriak 9
ELKARREKIN HOBE
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

AITAREN, SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN, AMEN!

Aita batek zenbait seme-alaba zituen. Ez ziren euren artean ondo konpontzen eta ez zieten aitaren aholkuei jaramonik egiten.

Aitak, egun batean, denak bildu zituen. Hari-sorta bat erakutsi zien. Ondoren, hari haiek, guztiak batera, eteteko edo hausteko gauza nor zen galdetu zien.

Seme-alaba guztiak saiatu ziren harila apurtzen, baina inork ez zuen lortu.

Orduan, aitak, banan-banan, hari guztiak askatu eta solte utzi zituen. Hari bat hartu eta apurtu zuen; gero, beste bat hartu eta apurtu zuen; banan-banan, denak eten zituen. Ondoren, zera esan zien:

-       Seme-alabok, denok hari-sorta bezala elkartuta eta bat eginda bazaudete, inork ezin izango zaituzte garaitu, inor ez da zuoi gehiago egiteko gauza izango. Baina bananduta, hari bakoitza bere aldetik, bazabiltzate, edozein indarrek hautsi eta garaituko zaituzte.

 Tira, lagunok, ikasturte honetan nola jokatu behar dugun azaltzen digu etsenplu on horrek: elkartuta eta bat eginda, gure helburuak lortzeko.

OTOITZA

BIDEOA: He perdido el tiempo: https://www.youtube.com/watch?time_continue=96&v=V6YTCFsNOgE

OTOITZA:

Lagundu, JESUS,
hasi berria dugun egun honetan,
atsegin eta ez atsegin dituzun gauzak egin ditzagun.
Lagundu, JESUS.
Egizu guk gaur besteak,
behartsuenak batik bat, zerbitzatzea.
Lagundu, JESUS.
Emaguzu gaur bizi-poza
eta gure inguruko gauza on eta ederrak ikustearen poza.
Lagundu, JESUS.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!