EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 9 de urria de 2019
ANDRE MARIAREN EGUNA (PILAR EGUNA)

Nik uste urriko santu, santua barik, Ama Birjina, Andre Maria Pilarekoaren izenaz ospatzen duguna, aipatu beharko genukeela. Dakizuenez, hilaren 12an, datorren larunbatean, ospatzen dugu honen festa. Zer dakigu Andre Maria Pilarekoaz?

40. urtean, Santiago Nagusia Apostolua, San Joanen anaia eta Zebedeoren semea, Espainian ari zen predikatzen. Inork ez zuen predikatu han lehenago. Santiagok Ama Birjinaren bedeinkapena jaso zuen bere eginkizunerako.

Agiriek esaten dute Santiago, Asturiasetik igaroz, bere ikasle berriekin, Galiziatik eta Gaztelatik zehar Aragoiraino, Zeltiberia esaten zitzaion lurralderaino, iritsi zela. Hantxe dago Zaragoza, Ebro ibaiaren ertzetan. Egun askoan aritu zen Santiago bertan predikatzen eta, konbertitu guztien artetik, zortzi gizon aukeratu zituen lagun. Egunez Jainkoaren erreinuaz hitz egiten zuten eta gauez ibaiertzetatik ibiltzen ziren, atseden hartze aldera.

40. urteko urtarrilaren 2an, gauean, Santiago, bere ikasleekin, Ebro ibaiaren ondoan zegoen, “aingeruen kantua entzun eta Ama Birjina, marmolezko zutabe baten gainean zutik, ikusi zuenean”. Ama Birjinak eskatu zion han eliza bat egiteko eta aldarea bera zutik zegoen zutabearen inguruan altxatzeko. Hitz eman zuen leku hartan Ama Birjinak mirari handiak egingo zituela eta Jainkoa betiko gogoratuko zela.

Ama Birjina desagertuta, zutabea gelditu zen. Santiago apostolua eta mirakuluaren zortzi lekukoak berehala hasi ziren eliza eraikitzen.

Zutabeak eliza-eraikinaren sendotasuna adierazten du eta Andre Mariaren babesarekiko konfiantza-zutabearekin bat egiten.

Tira, zorionak Pilare eta Pili guztiei. Egun on pasa.

OTOITZA

“Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta anai-arrebekin, bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren”. (Eg 1, 14)

BIDEOA: VICTOR KÜPPERS: El Efecto Bombilla

https://youtu.be/TF-Ku5AOlCE

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!