EGUNEKO DATUAK
ostirala, 11 de urria de 2019
KONPROMISOAK HARTUZ...

Batzuetan konpromisoak hartzen ditugu, baina gero ahaztu egiten zaizkigu. Ziur ikasturte honetan ikasle hobea, seme edo alaba hobea, ikaskide hobea… izan nahi duzula eta, horretarako, gauza asko pentsatu dituzula.

Nire gaurko proposamena hauxe da: asmo on horiek ez “beste baterako” utzi. Hasi gaur, oraintxe bertan, asmook betetzen.

GAURKOZ EGONGO NAIZ ESKOLAN
ORAINDIK EZ DAKIDAN ZERBAIT IKASTEKO ADI.
GAURKOZ PENTSATUKO DUT BESTEAK NOLA SENTITZEN DIREN,
HORIEK NI TRATATZEA GUSTATZEN ZAIDAN BEZALA TRATA DITZADAN.
GAURKOZ LAGUNDUKO DIOT  ZERBAIT BEHAR DUENARI
ETA ESKERRAK EMANGO DIZKIET LAGUNTZEN DIDATENEI.
ESKERRAK, JESUS,
HOBEA IZATEKO EMAN DIDAZUN AUKERAGATIK. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GURE DENBORA

Egun batean abereek bilera bat egin zuten eta gizakiak beti gauzak kentzen ari zitzaizkiela kexatu ziren denak.

“Nire esnea hartzen dute”, esan zuen behiak. “Nire arrautzak eramaten dituzte”, oiloak. “Nire okela eta urdaia jasotzen dituzte”, txerriak. “Arpoiaz hiltzen naute eta koipea kentzen didate”, baleak. “Ilea (artilea) eranzten didate”, ardiak.

Eta berdin antzera kexatu ziren abere guztiak. Azkenean barraskiloak hitz egin zuen:

“Nik badut gizakiek beste edozeren gainetik eduki nahiko luketen gauza. Ahal izango balute, ardurarik gabe harrapatuko eta kenduko lidakete”.

Eta zer da hain garrantzitsua gizakientzat? galdetu zioten beste abereek.

Barraskiloak: “Denbora … eta horixe da nik daukadana”

GOGOETARAKO

-Nola antolatzen duzu edozein astegunetan eskolatik kanpora pasatzen duzun denbora guztia?

-Zure planak eta eskolako lana burutzeko, sobera edo faltan duzu denbora?

-Zein jardueratarako falta zaizu denbora? Zeinetan duzu sobera? Zertan ematen duzu denbora gehiegi?

-Nondik atera dezakezu benetan behar duzun denbora hori? Pentsatu denbora hortxe dagoela, zuk zentzuz antola dezazun.

OTOITZA

Una asignatura apasionante: https://www.youtube.com/watch?v=32As9i9-CVc

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!