EGUNEKO DATUAK
ostirala, 11 de urria de 2019
ELKARREKIN HOBE

Aita batek zenbait seme-alaba zituen. Ez ziren euren artean ondo konpontzen eta ez zieten aitaren aholkuei jaramonik egiten.

Aitak, egun batean, denak bildu zituen. Hari-sorta bat erakutsi zien. Ondoren, hari haiek, guztiak batera, eteteko edo hausteko gauza nor zen galdetu zien.

Seme-alaba guztiak saiatu ziren harila apurtzen, baina inork ez zuen lortu.

Orduan, aitak, banan-banan, hari guztiak askatu eta solte utzi zituen. Hari bat hartu eta apurtu zuen; gero, beste bat hartu eta apurtu zuen; banan-banan, denak eten zituen. Ondoren, zera esan zien:

-       Seme-alabok, denok hari-sorta bezala elkartuta eta bat eginda bazaudete, inork ezin izango zaituzte garaitu, inor ez da zuoi gehiago egiteko gauza izango. Baina bananduta, hari bakoitza bere aldetik, bazabiltzate, edozein indarrek hautsi eta garaituko zaituzte.

 Tira, lagunok, ikasturte honetan nola jokatu behar dugun azaltzen digu etsenplu on horrek: elkartuta eta bat eginda, gure helburuak lortzeko

OTOITZA

BIDEOA: https://youtu.be/Qoi2Sm7x2fU

LEMA 2019-2020. LA SALLE.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!