EGUNEKO DATUAK
ostirala, 11 de urria de 2019
OSTIRALA. Urriak 11
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

LANERA, ADOREZ!

Zenbait umek, erabakia falta dutelako, zirt edo zart egiten ez dutelako, gauza asko egin gabe uzten dituzte. Gauza horietako batzuk garrantzitsuak dira, beste batzuk errazak eta soilak. Neska-mutil hauek plan zoragarriak egiteko gai dira, baina beste batean gauzatuko dituztela esan eta… ez dute ezer egiten. Dena hutsean geratzen da.

Kontuz! Zeuri ere gerta baitakizuke Buridango astotxoari jazotakoa. Astoak olo eta alpapa gozoak zituen ezker-eskuinetan, distantzia berean. Nondik hasi, ezkerretik, eskuinetik… ez zekien… eta zalantzan egon ondoren, … gosez hil zen.

Zuk ez ahaztu, beraz: behin egin behar duzuna pentsatu ondoren… ZIRT EDO ZART! Lanari lehenengo egunetik gogoz eta pozez eusten dioten ikasleak zoriontsu sentituko dira eta saria/ordaina jasoko dute, ikasturtearen hasieratik egin behar dutena egitea erabaki dutelako. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO:

-Erabakiz eta gogoz hasi duzu ikasturtea, ala gauzak atzeratzen eta “bihar egingo dut” esaten hasi zara?

-Zer zailtasun aurkitu dituzu? Aipa itzazu.

-Zer egin dezakezu sortzen diren zailtasunak gainditzeko?

OTOITZA

BIDEOA: Dios está aquí-La Biblia de los más pequeños
https://youtu.be/-hPv56DL9mI

OTOITZA

Lagundu, JESUS,
hasi berria dugun egun honetan,
atsegin eta ez atsegin dituzun gauzak egin ditzagun.
Lagundu, JESUS.

Egizu guk gaur besteak,
behartsuenak batik bat, zerbitzatzea.
Lagundu, JESUS.
Emaguzu gaur bizi-poza
eta gure inguruko gauza on eta ederrak ikustearen poza.
Lagundu, JESUS.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!