EGUNEKO DATUAK
larunbata, 12 de urria de 2019
GOGOAN BAI? DUELA SEI URTE...
Kaixo lagun! Joana da iraila… aurrera doa urria. Kendu zaio ikasturteari/lanurteari berri-usaina, eta norbait, ziur, aspertuta ere izango du “errutinak” oraingo. Errutina “mozteko”, INDARBERRITU zaitez eta zure ondokoekin disfruta ezazu gertatzen zaizkiz
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!

 

ASTELEHENA
 
Joana da iraila… aurrera doa urria. Kendu zaio ikasturteari/lanurteari berri-usaina, eta norbait, ziur, aspertuta ere izango du “errutinak” oraingo. Errutina “mozteko”, INDARBERRITU zaitez eta zure ondokoekin disfruta ezazu gertatzen zaizkizun gauzetaz, disfruta ondokoen gertutasunaz. Lagun On, gogoeta On, aste On…!

Ematen du oraintsu gertatu dela, baina gaur dira sei urte Roswell-en, Estatu Batuetako Mexiko Berrian, Felix Baumgartner 43 urteko austriarrak inoiz inork egindako saltorik handienaren (altuerarik handienetikoaren) errekorra hautsi zuena. Estratosferatik globo tripulatuaz 39.045 metroko altueratik saltatzean, inoizko saltorik handiena eta erorketa askeko abiadura handienekoa (1.342,8 kilometro orduko, soinuaren abiadura 1,24 aldiz) egin zuen.

Gogoetarako

Lorpen handien atzean arrakasta-gogoa dago. Zer metodo erabiltzen dira motibazioari eusteko? Felix Baumgartner-en lemetariko bat honakoa da: “Everyone has limits, not everyone accepts them” (Mundu guztiak ditu bere mugak, ez ditu mundu guztiak onartzen).

Arrakasta izateko, beharrezkoak dira zenbait elementu:

·      nahi duzuna argi edukitzea

·      zure helmuga lortzeko kemena

·      irmotasuna, pazientzia eta fedea

Batzuetan, gure konfort-barrutian geldi bizi gara, aurrera egiten uzten ez digun beldurrak blokeaturik. Barruti horretan zure ikuspegia aldatu eta ikusezinean ikusten ikasi behar duzu. Batez ere gure zentzumen espiritualetan -ez horrenbeste zentzumen fisikoetan- fidatzen ikasi behar dugu, denboraren poderioan otoitzean eskatu duguna jaso nahi badugu. Beharrezkoa da zeure beldurrei aurre egitea, beldurrok gainditu ahal izateko eta zure helburua lortu ahal izateko.

 “Learn to love what you've been taught to fear" (Beldurra izaten irakatsi dizutena maitatzen ikasi), Carl Goenish. Beldurrak mugak jartzen dizkio zure gaitasunari/ahalmenari, eta gelditasun-egoera eragiten du. Gainditu zure beldurrak eta mugak. Felix Baumgartner-ek, kapsulatik atera zenean, bazekien onik lurreratuko zela Roswell-en. Beraz, eman ezazu fede-pausoa, fidatu zure buruagan eta zure posibilitateetan… eta pauso hori fede-aitor bihurtuko da, Felix Baumgartner-engan bezala.

OTOITZA

Bíbliatik (Mt 17, 19-20)

Orduan, ikasleek, Jesusengana hurbildurik, bakarrean galdetu zioten: “Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota deabrua?” Erantzun zien: “Zuen sinesmena eskasa delako. Benetan diotsuet: Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendi honi “Aldatu hemendik hara” esanez gero, aldatu egingo litzateke. Ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango”.

 


Baliabidea: http://www.youtube.com/watch?v=FHtvDA0W34I

 

 
OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!