EGUNEKO DATUAK
astelehena, 2 de abendua de 2019
EUSKARARI IRRI EGIN DIEZAIOGUN
Kaixo lagun, egun On! Astearte honetan, abenduaren 3an, “Euskararen Nazioarteko Eguna” ospatzen dugu. Horregatik, aste honetan zehar, gure herriko hizkuntzaz baliaturik egingo dugu gogoeta eta otoitza. Opari emanda zaiguna, zaindu, errespetatu eta maitatu
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun, egun On!

Astearte honetan, abenduaren 3an, “Euskararen Nazioarteko Eguna” ospatzen dugu. Horregatik, aste honetan zehar, gure herriko hizkuntzaz baliaturik egingo dugu gogoeta eta otoitza. Opari emanda zaiguna, zaindu, errespetatu eta maitatu egin behar dugulako. Gogoarazi diezaiegun gure ikasleei zein garrantzitsua den berezkoa duguna, zaindu eta errespetatzea. Denon ondarea, gure arbasoek utzitako ondarea, zaindu eta erabili dezagun.

Milesker danagatik, euskararen aste ON izan dezazuela!

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bideoa ikusi: http://youtu.be/mZ6vqUGo03k

Honi buruz ze esan dezakegu? Euskaraz bizitzeko aukerarik ematen al zaigu?Nork kentzen digu aukera hori? Ez dakitenek edo erabiltzen ez dutenek?

 

Bideoa ikusi: http://youtu.be/EFNU4RXzYns

Euskaraz egiten ditugun akatsak, hanka sartzeak, eskubide zapalketak… beste hizkuntza batean egingo bagenitu berdin “barkatuko” ote genituzke?