EGUNEKO DATUAK
Monday, 15 de October de 2018
DOMUND: 
Zergatik egiten dugu Kanpaina hau urtero?
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

EBANJELIOA: Markos 16, 15
«Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei».

IRAKURGAIA

DOMUND da Eliza unibertsalak, bereziki, misiolarien alde errezatzen duen eta misioei laguntzen dien eguna.

DOMUND mundu zabalean ospatzen da, urtero, urriko azken-aurreko igandean, misiolariei behartsuenen artean garatzen duten ebanjelizazio-lanean laguntzeko. Horregatik, urriari “misioen hila” esaten zaio.

 DOMUNDek kristau guztiok ebanjelizazioari dagokionez arduradun garela ohartarazten gaitu eta elizak egun horretan misioen kausa maitatzeko eta horri laguntzeko gonbidapena egiten digu.

Misiolariek Jesusen mezua jakinarazten eta zabaltzen dute, batez ere Ebanjelioa gutxi ezagutzen den eta Eliza oraindik finkatzeko dagoen lekuetan: misio-lur edo misio-eremuetan.

 

Misioen beharrak handiak eta ugariak dira. DOMUNDen bidez eta misiolarien bitartez Eliza behar eta gabezia hauei erantzuten eta behartsuenei laguntzen saiatzen da, pastoraltza-, gizarte- eta hezkuntza-proiektuez. Hala, elizak eta kaperak eraikitzen dira, pastoraltzarako ibilgailuak erosten, katekistak prestatzen,…; elizbarruti eta erlijioso-komunitateei eusten zaie; mundu osoan ospitaleak, zahar-egoitzak, umezurztegiak, behartsuentzako janlekuak,… mantentzen dira.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA-BIDEOA:

Domund 2018: https://www.youtube.com/watch?v=v1YdQZN7SU4

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!