EGUNEKO DATUAK
Monday, 15 de October de 2018
DOMUND: ZERGATIK EGIOTEN DA KANPAINA URTERO?
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

EBANJELIOA: Markos 16, 15
«Eta esan zien: «Zoazte mundu guztian zehar eta hots egin berri ona izaki guztiei».

IRAKURGAIA: DOMUND, DOmingo MUNDial de la Misiones – Misioen Mundu zabaleko Igandea
DOMUND mundu zabalean ospatzen da, urtero, urriko azken-aurreko igandean, misiolariei behartsuenen artean garatzen duten ebanjelizazio-lanean laguntzeko.

 

DOMUNDek kristau guztiok ebanjelizazioari dagokionez arduradun garela ohartarazten gaitu eta elizak egun horretan misioen kausa maitatzeko eta horri laguntzeko gonbidapena egiten digu.


Misiolariek Jesusen mezua jakinarazten eta zabaltzen dute, batez ere Ebanjelioa gutxi ezagutzen den eta Eliza oraindik finkatzeko dagoen lekuetan: misio-lur edo misio-eremuetan.

 

Zergatik ospatzen da?
Misio-lurretako jarduera pastorala, asistentziala eta misiolaria DOMUND eguneko diru-laguntzen beharrean dagoelako. Egun hori, hain zuzen, munduko fededunek misioei diruz lagun diezaieten deia da.

 

Misioen beharrak handiak eta ugariak direlako. DOMUNDen bidez eta misiolarien bitartez Eliza behar eta gabezia hauei erantzuten eta behartsuenei laguntzen saiatzen da, pastoraltza-, gizarte- eta hezkuntza-proiektuez. Hala, elizak eta kaperak eraikitzen dira, pastoraltzarako ibilgailuak erosten, katekistak prestatzen,…; elizbarruti eta erlijioso-komunitateei eusten zaie; mundu osoan ospitaleak, zahar-egoitzak, umezurztegiak, behartsuentzako janlekuak,… mantentzen dira.

 

Misio-lurretan Elizak 27.000 erakunde soziali eusten die, hau da, eliza unibertsalaren erakundeen %24ri, eta 119.000 hezkuntza-erakunderi, hau da, mundu guztian Elizaren babespean dauden ikastetxeen artetik %54,86ri.

 

Proiektu hauek guztiak DOMUNDen jasotako diruaz finantzatzen dira. Misioak gure laguntza ekonomikoaren beharrean daude; horregatik da hain beharrezkoa denon laguntza.



GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO
DOMUND denon kontua da, baita zurea ere. Lagundu mundua aldatzen.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA - BIDEOA:

https://www.youtube.com/watch?v=v1YdQZN7SU4

 Una historia de muchas historias

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!