EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 11 de December de 2018
MILA ESKER

Abendualdian, Eguberrirako prestatzeko denboraldian, hitz garrantzitsu bat ekarriko dugu gogora. Ziur gure artean asko erabiltzen dugula, baina noizbait ahaztu egin dakiguke esatea.

Adibide bat jarriko dizuet zein hitz den jakin dezazuen. Norbaitek mesede bat egin,  zerbait utzi edo esaten duguna entzuten digunean… hitz hau erabiltzen edo esaten dugu. Guztiok dakizue zein den, ezta?

Hitz magikoa da, inoiz ahaztu ezin duguna. Hitz horren bidez beste pertsonari guretzat garrantzitsua dela adierazten diogu, guretzat beharrezkoa dela, gugatik edo gure alde egin duenak izugarri pozten gaituela.

Abendualdia eta Eguberria Jainkoari eskerrak emateko denbora eta tertzioa dira; hainbeste gauza ematen dizkigulako eman behar dizkiogu eskerrak.

Eskerrak adiskideengatik eta ikaskideengatik. Eskerrak gutaz hainbeste arduratzen diren irakasleengatik. Eskerrak hainbeste maite gaituzten familiengatik. Eta eskerrak, Jainkoa, Jesusengan gu bezalako egin zinelako. Eguberri honetan eta gure bizitzan hitz magiko hori beti esan dezagula. ESKERRAK.

OTOITZA

Ondoko bideoa ikusi: Gracias por elegirme – Los secretos:
http://www.youtube.com/watch?v=MmsK1T96SS0

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!