EGUNEKO DATUAK
Friday, 14 de December de 2018
INOIZ GERTATU AL ZAIZU: OPARI BAT ESKAINI ETA EZ ESKERTZEA?
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Gizon behartsu batek lagun batekin egin zuen topo. Lagun horrek botere bereziak zeuzkan eta mirariak egiten zituen.  Lagunaren beharrak ikusirik, harri bat ikutu zuen behatzarekin eta urre bihurtu zuen.  Gizonari eman zion baina honek gutxi zela esan zion eta gehiago eskatu zuen… Adreilu bat ikutu zuen eta urre bihurtu zuen hau ere. Gizonari eman zion baina honek gutxi zela esan zion berriz ere…

- Zer gehiago nahi duzu bada?

- Zure behatza nahiko nuke.

PERTSONAIA GARRANTZITSUA: MARIA, JESUSEN AMA
Maria, emakume apala

Jainkoa beti hurreratzen zaie apalei. Jainkoak ihes egiten die euren burua garrantzitsutzat dutenei, besteak baino gehiago direla pentsatzen dutenei, handiustekoei. Horregatik aukeratzen du neskatila apal bat Jainkoaren ama izateko. Jainkoaren Semea herrixka bateko emakume apal batengandik jaio zen.

Maria, laguntzeko prest

Maria dugu eredurik onena Jesusen etorrera prestatzeko, Abendualdi hau prestatzeko. Berak erakusten/irakasten digu besteei laguntzeko beti prest egoten.

Mariak Jainkoari Jesus mundura ekartzen laguntzen dio.

Guk ere lagun diezaiokegu Jainkoari Eguberri honetan Jesus gure bihotzetan eta gure inguruan jaio dadin.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA – BIDEOA:
NIRE GORPUTZA DA – KANTU KOLORE

https://www.youtube.com/watch?v=alE3CYQoE7I

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!