EGUNEKO DATUAK
igandea, 18 de urria de 2020
GOIZEKO GOGOETA/Urria/Astelehena/III
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun on! Zer moduz asteburua?

Hemen gaude berriro beste aste bat bizitzeko.

Jesusek maiz, otoitza egin behar dugula esan zigun. Baina nola? Oso erraz, entzun:

GURE AITAREN OTOITZA errezatu daiteke neska-mutilekin

Gure bizitzan Jesusek leku garrantzitsu batean egon behar du, gure laguna eta gure laguntzailea izango da.

IPUINA

Esne-gainez beteriko ontzi batera jausi ziren bi igel esnetegi batean. Laster konturatu ziren handik irtetea ez zela gauza erraza izango. Saiatu ziren igerian ontziaren ertzera iristen, baina alferrik.

- Ezin gara hemendik atera. Gureak egin du – esan zuen batek.

- Segi igerian. Nolabait aterako gara eta – esan zion besteak.

- Alferrik da – erantzun zion lagunak-. Esne-gaina lodiegia da igeri egiteko, bigunegia salto egiteko, labainegia arrastaka egiteko. Tira, egunen batean hil beharko dugunez, hobe da gaur hiltzea.

Ahaleginak egiteari utzi zion, etsi egin zuen, ... eta esnetan ito zen.

Beste igelak, ordea, igerian segitu zuen, hankei eragiten, amore eman gabe. Eta goizaldean, gurinezko tontor baten gainean zegoela konturatu zen, hankei eragitean esne-gaina gurin bihurtu baitzuen; eta ontzitik kanpora salto egin ahal izan zuen. Horrela salbatu zen.

Gogoetarako:

Nortzuk dira protagonistak? Salbatu zen igelak, bazekien esnea gurin bilakatuko zela? Lortu duzu inoiz gauza zailen bat edo lortuko ez zenuela uste zenuen bat? Otoitza egitea ez da erraza baina saiatzen bagara, Jesusengandik gertuago egotea lortuko dugu.

OTOITZA

Bideoa:

BI IGELEN ipuina entzungo dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=PJ8vYZrceJ8

 

Aste honetan bukatzeko GURE AITA errezatuko dugu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!