EGUNEKO DATUAK
igandea, 18 de urria de 2020
NESKATILA AUSARTA
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!

Hurbil dugun neguko hotzak iritsi dira eta ziur gure etxeko armairuetan arropa aldaketa emanda dugula… momentu aproposa ere gure egunerokoetan ditugun gehiegikeriak edo gustuko ez ditugunak aldatu ahal izateko, saiakera egiteko behintzat. Giro hotza dugun honetan, gure txokoak (eskolan, etxean…) berotu ditzagula opa dizut. Adiskidetasunaren, maitasunaren… berotasunaz lagunduta, bihotzetik opa dizut, Aste ON izan dezazula!   

ONDOKO ARGAZKIA IKUSI: http://kurioso.files.wordpress.com/2012/04/de-l-audace_269.jpg

 

(Argazkiaren inguruan...)

 

—Aita. Zergatik babesten dira poliziak ezkutuaz eta neskatila hori ez da babesten?
—Oso ausarta da – erantzuten dio aitak.

Aspaldiko argazkia da. Neskatila bat, beldurrik gabe, bere neba palestinarrek militar israeldarrei jaurtitzen dizkieten harriak saihestuz igarotzen da egunero eskolara joateko. Ematen du bost axola zaiola gerra. Eskolara iristea du helburu, bere lanak erakusteko. Ausarta da, ezta?

Zu ausartuko zinatekeen handik igarotzen ala bira egin eta alde egingo zenukeen? Ausartu! esaten digu ikasturteko kanpainak. Utzi bertan behera zure beldurrak eta ausartu, zuk edozer egin dezakezu eta. Gaur, zure otoitzean, eskatu gosez, gerran, pobrezia gorrian,… bizi diren hainbeste umeren alde, ondoan eta hurrean esperantza, laguntza eta maitasuna emango dizkieten pertsonak aurki ditzaten.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK:


ZE GAUZA GUTXIKIN TA BEGIRA ZENBAT LORTU DAITEKEEN...

 

Bideoa: https://www.facebook.com/45025278737/posts/10158960096543738/?vh=e&extid=0&d=w

 

 

 

OTOITZA

EBANJELIOTIK:
“Arratsean, Jesusen ikasleak lakura jaitsi eta, txalupara igorik, lakuaz bestaldera abiatu ziren, Kafarnaunerantz. Iluna zen jadanik, eta artean Jesus ez zen beraiekin. Lakua haserretzen ari zen, haize handia zebilen eta. Bospasei kilometro arraunean egin ondoren, Jesus ur gainean oinez eta txaluparantz hurbiltzen ikusi zuten, eta beldurrak hartu zituen. Jesusek, ordea, esan zien: “Neu naiz. Ez beldurtu!”.  (Jn 6,16-21).

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!