EGUNEKO DATUAK
igandea, 18 de urria de 2020
Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Atzo Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna zen. Ostiraleko gogoeta osatzeko duela hiru urte zenbait erakundek sinatu zuten manifestua irakurtzera gonbidatzen zaitugu.

Atzo Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna zen. Ostiraleko gogoeta osatzeko duela hiru urte zenbait erakundek sinatu zuten manifestua irakurtzera gonbidatzen zaitugu. Hemen manifestu hori:

 

POBREZIA ZERO, ADIERAZPENA 2017

http://www.setem.org/blog/es/euskadi/semana-contra-la-pobreza-en-euskadi

 

Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko neurri zehatzak eta eraginkorrak lortzeko.

 

Pobrezia eta desberdintasuna gero eta larriagoak, gordinagoak eta kronikoagoak dira. Sistema kapitalista eta heteropatriarkalak eta finantza-trukeenak eragin du giza eskubideak eta munduko eskualde guztietan bizi-baldintza duinak alboratzen dituen hazkunde ekonomikoa. Hobeto esanda, alderantziz; izan ere, azken urteotako krisi ekonomikoak areagotu baino ez ditu egin pertsona aberatsen eta pobretuen arteko desberdintasuna, bai eta injustizia ere, neurriz gaineko mailara arte areagotu ere, eta, horrezaz gain, planetaren garapen iraunkorra arriskuan jartzen duen ekoizpen- eta kontsumo-eredua garatu du.

 

Euskal Autonomia Erkidegoan pobrezia-tasa eta desberdintasun-tasa txikiagoak dira Espainiako eta Europako batez besteko tasena baino. Hala eta guztiz ere, 440.823 lagun daude (5etik 1) pobreziako eta gizarte-bazterketako egoeran, eta horrek esan nahi du gaur egun egoera horretan jende gehiago dagoela 2000. urtean baino.

 

Sistema kapitalista heteropatriarkal hori bera da nahitaezko migrazioen erantzulea. Pertsona horiek beren herrialdeetatik alde egin behar izan duten pertsonak dira, bereziki arraza, erlijioa, nazionalitatea, genero- zein sexu-orientazioa eta iritzi politikoak tarteko jazarpenaren biktima izateagatik, edo gizarte-talde jakin batekoa izateagatik edo beren herrialdean hondamendi ekologikoak gertatu direlako edo gerran daudelako.

 

Sistema hori aldatzea premiazkoa da, biztanleen %1 aberastea eta munduko gainerako biztanleen pobretzea eragiten baitu. Sistema horrek gerra sustatzen du baliabideen kontrol geoestrategikoa lortzeko, natura suntsitzen du eta desberdintasun sozialak are handiago egiten ditu.

 

Horregatik guztiagatik, urriaren 17an, Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Egunean, honako hau eskatzen dugu:
 

●   Beste eredu sozioekonomiko bat, giza eskubideak errespetatzeari eta pobrezia zein desberdintasuna desagerrarazteari lehentasuna emango diona, eta jokoaren arauak goitik behera eraldatuko dituena.

●   Beste politika batzuk ezartzea, hain zuzen ere, desberdintasunak desegitea eta pobreziaren gorakada eragoztea sustatuko dutenak, eskuragarri dauden baliabideetatik ahalik eta gehien baliatuko dituenak eskubide ekonomiko, sanitario, sozial eta kulturalak ziurtatzera, eta koherentea izango dena giza eskubideen defentsarekiko eta mundu osoko ingurumen-babesarekiko.

●   Migrazioari, asiloari eta Europako muga-kontrolari buruzko polita bidezkoagoak, bertan behera utziko dituztenak Turkiako, Libiako eta Marokoko gobernuekin dituen akordioak, mugetan eta batez ere Hegoaldeko mugan giza eskubideak urratzea baitakarte. Iristeko, harreran hartzeko eta asiloan hartzeko legezko bide seguruak ziurtatuko dituzten politikak.

●   Sektore pribatua pertsona guztien giza eskubideekiko errespetua oinarri hartuta jardutea merkataritza-eragiketak egiten dituen herrialdeetan, eta ekonomia pertsonen zerbitzurako, guztion ongirako eta ingurumenaren iraunkortasunerako bitartekotzat hartzea.

●   Merkatu-desarauketaren garapen neurrigabea etetea, desberdintasunak eta pobrezia areagotzea eragiten baitu; eta merkataritza askerako itunak eta haien antzekoak eragoztea.

●   Errenta banatzeko bidezko eredu bat sustatzea, eta, horretarako, aberastasuna banatzeko aukera

eta politika sozialak eta ingurumenaren alorrekoak abian jartzeko aukera emango duen zerga- sistema bat ezartzea.

●   Sustatzea ekonomia soziala eta solidarioa, finantza etikoak eta solidarioak eta kontsumo- kooperatibak zenbait alorretan, hala nola zaintzaren, energiaren, elikadura eta osasunaren alorretan, horrekin guztiarekin balioak oinarri izango dituzten esperientziak abian jartzeko.