EGUNEKO DATUAK
osteguna, 14 de urtarrila de 2021
FIDATU, MUNDU BERRIA POSIBLE DA ETA

Hitz egin dugu egiteko eta lortzeko gai garen gauzez. Batzuk norberak lor ditzake, besteetarako besteen laguntza behar dugu.

Gaur gauza handietan eta zailetan pentsatuko dugu. Gai gara umeok edo txikiok gauza zailak lortzeko? Argi dago baietz. Zalantzarik gabe, bai. Orain, beharbada, ezinezkoa iruditzen zaigu gure eskolako edo etxeko lanaz haraindi joatea, baina saiatu behar dugu urrutiago begiratzen eta pentsatu behar dugu egunen batean handiak edo nagusiak izango garela. Orain ikasten eta gure bihotzean gordetzen ditugun gauza guztiak … egunen batean gogora etorriko zaizkigu eta orduan, orduan bai, gauza izango gara horiek lortzearren gogor ahalegintzeko.

 

Noizbait, eskolan, munduko beste leku batzuetan jaiotzen eta bizi diren umeez hitz egin dugu. Gogoan dituzue umeen eskubideak? Munduko ume guztiek dituzte eskubide eta behar berberak. Baina leku guztietan ez zaie umeen beharrei erantzunik ematen. Leku askotan ez dago eskolarik ez ospitalerik; ume askok ez dute familiarik; beste asko gerran dauden herrialdeetan bizi dira,… Hori ez da bidezkoa! Batzuek gosea jasan behar … besteok jatekoa alferrik galtzen dugun bitartean! Eta zer egin dezakegu guk? Orain oso gutxi; agian, gure itsulapikotik diru apur bat atera eta hara bidali. Baina ezin gara horrekin konformatu. Atsegin ez duguna nola aldatu ondo pentsatu beharko dugu!

 

Eta hazi eta handiak egin bitartean ezin garenez besoak gurutzaturik gelditu, saia gaitezen hurbilekoa aldatzen. Ezin gara beste herrialde batzuetara joan jatekoa, arropa edo jostailuak eramatera, baina daukaguna aprobetxatu dezakegu eta apetatsuak ez izaten saia gaitezke. Hurbilekoekin ondo porta gaitezke: maitasunez eta begirunez tratatu, geuretik utzi edo eman, atseginak, eskuzabalak eta esker onekoak izan,…

 

Denok jarri dezakegu geuretik zerbait gure mundu hau mundu hobea egiteko. Hasteko, hurbilen dugun mundu-atala hobetzen saia gaitezke, beste atala ere gure beharrean dagoela ahaztu gabe.

 

OTOITZA

Baliabide digitalak:

 

 

Ondoko filma laburra ikusi eta ea denon artean mezu berdinera iristen garen... zeinu eta sibolo ugari agertzen dira...ea denetaz konturatzen garen. Animooo!

 

Extinguished. Short Film: https://youtu.be/Y-MysTEBNyA

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!