EGUNEKO DATUAK
osteguna, 14 de urtarrila de 2021
POZIK HARTZEN DITUT DENAK ETXEAN

Oso aspaldi, ikastun gazte bati pertsonen bizitzara zoriontasun apur bat eramateko enkargua egin zioten. Gogoz hartu zuen eginkizuna, berau ondo betetzeko joera bizia baitzuen. Txikitatik, denean ikusten zuen zoriontsu izateko arrazoia. Eta hala, bideari ekin zion. Leku orotara zoriontasuna eramaten zuen; pertsonek, berez, zoriontsu izan zitezkeela ikusten zuten, gure ikastunak unibertsoan den orotan zoriontsu izateko arrazoiren bat dagoela erakusten baitzien.

Egun batean tristezia handia zegoen herrira iritsi zen. Denak zebiltzan triste eta goibel, inolako ilusiorik gabe. Herrian sartu zen unean, bera ere tristatzen hasi zen. Inoiz ez zuen halako tristeziarik sentitu, umetatik denean zoriontasuna ikusi baitzuen. Eta halaxe, tristeziaz kutsaturik, eginkizun hartan huts egiten hasi zen.

Egun batean, goizaldean, kilkerraren kantua entzun zuen… eta jakin nahi izan zuen nolatan zen kilkerra, hain mundu tristean, kantatzeko gai. Bat-batean ahots bat entzun zuen: “Ai, kilkerrak, … kilkerron txirri txirriak bihotza alaitzen digu”.

Bere barneko ahotsa zen… eta gehiago ere esan zion: “ez zara ohartzen zoriontasuna ez dagoela kanpoan, izaki ororen barruan baino? Bere kemen jainkotiarrean datza”.

Ahotsak azaldu zion horregatik zela kilkerra abesteko gai; kilkerraren zeregina abestea zen eta bere bizi-kemena ez zen geldituko; kilkerrak ez zuen ezer irabazten abesteagatik. Gaueko abeslaria izateko jaioa zelako abesten zuen, gau ilunean bidean doazen guztiak bere abestiaz pozteko sortua baitzen.

Orduan ulertu zuen gure pelegrin gazteak bere zoriontasuna ez zegoela kanpoan, bere barruan aurki zezakeela. Ulertu zuen oraindik asko ikasi behar zuela eta bere eginkizuna unibertsoak berari irakatsitakoa munduari irakastea zela.

Eta, hala, eguna argitzean, herriko kaleetara atera zen eta, kilkerrak irakatsi zion bezala, zoriontasunaren parte bat gure barruan dagoela irakasten zien herritarrei. Azaleratzen utzi behar zaio, besterik ez.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Poza gure baitan dago.

Munduan gertatzen dena gorabehera, norberak beti zoriontsu izateko eginkizunari heldu behar dio.  Eta, egunen batean, aldaroka ibilita, erortzen bagara, kilkerren kantuak gogoraraziko digu.

OTOITZA

Quisiera ser como tú - Zu bezalakoa izan nahiko nuke:  8´ 36´´ 

http://www.youtube.com/watch?v=TMO0VnUZsGA

Yo soy un oso – Ni hartza naiz  5´24´´

http://www.youtube.com/watch?v=L05pWiAHz_o

Tejedor de afirmaciones – Baieztapenen ehule  2´31´´

http://www.youtube.com/watch?v=o_cb5G08Fy0

 

OTOITZA

Jainko maitea, urtea hastean, nire ondoan jarraitzeko eskatzen dizut.

Eskerrak, familiarekin eta lagunekin pasatzen ditudan une ederrengatik.

Nire gaitasunak eta dohainak eskaini nahi dizkizut; lagun iezadazu nire eguneroko lanean.

Eman zure indarra eta jakituria, gero eta hobea izateko. Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!