EGUNEKO DATUAK
asteartea, 23 de otsaila de 2021
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
#lasallegara, salletar izatearen lema berria
GOIZEKO GOGOETAK/Batx-Zikl/Otsailak/astearteaIV

Garizuma: Eguneko aditza: ZORIONDU

 

Sarritan, hurbileko norbaitek bere ahaleginarekin zerbait lortzen duela ikusteak animatu egiten gaitu guk ere gure buruari nahi duguna lor dezakegula esatera. Horrela, bestearen arrakasta da adibiderik onena gure ametsak ezinezkoak ez direla erakusteko, eta horren alde lan egitera animatzeko ere balio digu.

Besteen arrakastak ospatzeak, batez ere axola zaizkizun pertsonak badira (lagunak, senideak), haiekin lotuago sentitzen eta harremanak sendotzen laguntzen dizu. Espiral positibo horrek, aldi berean, haiek zure lorpenez poztu eta lorpenok lortzera animatuko zaitu.

Besteen arrakastaz alaitzea lagungarri zaizu, halaber, besteekin alderatzeari uzteko. Pertsona bakoitza desberdina da, eta pertsona bati esparru jakin batean ondo joan izanak ez du esan nahi arazorik edo zalantzarik ez duenik. Besteei dena ondo ateratzen zaiela edo guri baino errazago ateratzen zaiela pentsatzeak geure aukeretan sinestea eragozten digun biktimen egoeran jartzen gaitu.

 

Captura de pantalla 2021-02-20 a las 21.52.49

OTOITZA

OTOITZA

Aita on hori:

Maitatua izatearen fruitua maitatzea da.

Oparitua sentitzearen fruitua oparitzea da.

Seme edo alaba izatearen fruitua besteari “anaia” edo “arreba” deitzea da.

Jainkoarengatik elikatua sentitzearen fruitua besteekin partekatzea da.

Jainkoaren fruitua bihotzeko ateak irekitzea

eta guretzat ezer ez gordetzea da,

guri deitu gintuenak, beretzako ezer gorde gabe,

zeukan guztia eman baitie besteei.

Egizu, antzera joka dezadala

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!