EGUNEKO DATUAK
Monday, 12 de April de 2021
POZTU ZAITEZTE, JESUS PIZTU DA!!
Egun On, lagun On! Apirila aurrera dihoakigu eta jada aste batzuk udaberrian sartu ginela!! Uda – berria. Eguraldia hobetzen doan heinean, egunak luzatzen doazen honetan,… berritu zuen bihotzak ere eta luzatu ditzagun gure ekintza onak.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On, lagun On! Oporretatik bueltan... ONGI ETORRIAK!

Apirila aurrera dihoakigu eta jada aste batzuk udaberrian sartu ginela!! Uda – berria. Eguraldia hobetzen doan heinean, egunak luzatzen doazen honetan,… berritu zuen bihotzak ere eta luzatu ditzagun gure ekintza onak. Batez ere, etxe barruan egotea tokatzen zaigun egun hauetan... izan gaitezela udaberriak dakarkigun gogoen, ilusioen eta irriken ispilu. Jesus berpiztuaren espirituarekin, izan gaitezela bizitzaren isla eta argiaren dirdira. Egunero etxean bizi garen pertsonengan jakin dezagula Jaunaren presentzia nabaritzen.

Bide On, Pazko On, Udaberri On, lagun On, aste On!

Festa handi hau ospatzeko lekurik onena gure ikastetxea da, guztion etxea baita. Esaten dugu ikastetxea gure etxea dela, hemen, gure etxean bezala,  estimatzen eta garen bezalako onartzen gaituztelako, maitasuna bizi dugulako, denok batera ahalegintzen garelako eta guztiok guztion beharrean gaudelako.  Ikastetxean gure etxean sentitzen ditugun sentimendu berberak sentitzen ditugu.

Pazko-festa, aurton, gure jolaslekuan edo patioan egingo dugu. 

Patioa alaitasun-lekua da. La Salle pozik eta lasai egoten zen patioan; gu alai egoten eta garen bezalako agertzen gara patioan. Baina ez dugu ahaztu behar patioan ere arduraz jokatu behar dugula: ikastetxera iristen den lagun berria ongi hartu, lagun guztiak gustura egon daitezen eta ondo pasa dezaten saiatu,…

Patioan Tutoretza-saioetan lantzen ditugun balio guztiak gauza ditzakegu: laguntasuna, zintzotasuna, errespetua, enpatia, solidaritatea,…

Bihur dezagun gure patioa gure dohainik onenak praktikatzeko laborategi. Ziur gaude La Salle pozik eta zoriontsu sentituko dela gure ikastetxe guztietan egiazko lasalletar patioa ikustean.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

 

One Human Family, Food for All.

https://www.youtube.com/watch?v=qhU5JEd-XRo

 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: BIDEOA: El Barbero y Dios. Parte 1
https://www.youtube.com/watch?v=MqjASEY8mgA&nohtml5=False

Otoitza : Jesus Jauna, Pazkoan erakusten diguzu biziak garaitzen duela heriotza.
Betiko bizi zara gure bihotzean eta nire adiskiderik onena zara une bakoitzean.
Biziaren Jauna, zure burua azkeneraino emanez laguntzen diguzu zailtasunetan ez nekatzen.
Irakats iezaguzu zure Erreinutik hurbilago bizitzen, horretarako eguneroko gauzetan ahalegintzen

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!