EGUNEKO DATUAK
Wednesday, 14 de April de 2021
JESUSENGAN SINETSI

Jesusek Galileako Kanako ezteietarako gonbidapena onartu zuen.
Ama eta ikaslerik hurbilekoenak berarekin joan ziren.

Festa bikaina zen hura, baina, bat-batean, halako artegatasun bat igarri zen zerbitzarien artean. Jesusen ama berehala ohartu zen arazoaz… eta semeari jakinarazi zion belarrira: Ez dute ardorik. Jesusek erantzun zion: Oraindik ez da etorri nire ordua, ama. Baina Mariak konfiantza mugagabea zuen semeagan. Zerbitzariei deitu eta esan zien: Egin horrek esango dizuena.

Simon eta Joan begira zeuden, zer gertatuko. Gainerakoak hordi zeuden eta ez ziren ohartzen.

Zerbitzariek, Jesusek esan bezala, urontziak urez bete zituzten eta gero edari hartatik gonbidatuei eman zieten. Ur gardena ardo gorri eder zen bilakatua, ardorik onena.

Simonek eta Joanek hasieratik ikusi zuten dena… eta berehala joan ziren gainerako ikasleei kontatzera: Hara, Jesusek ura ardo bihurtu du! Harrigarria izan da! Ez dago hitzik…

Egia da, ez zegoen hitzik hura azaltzeko. Horregatik, Galileako Kanan, arrantzale eta nekazari haiek Jesusengan egiaz sinesten hasi ziren.

- Jesus gizakiei poztasuna erakustera/zabaltzera etorri da, eta horregatik partekatzen ditu pozaldiak (Kanako ezteiak) besteekin. Jesusek ez dakar alaitasun arinik, azalekorik; barrutik sortzen den poztasun sakona dakar, Jainkoak maitatua sentitzetik sortzen den poztasuna; eta bakea dakar, kontzientzia lasai izatetik eta maite gaituen Jainkoari lotua sentitzetik sortzen den bakea. 

- Poztasuna eta optimismoa kristauen ezaugarriak dira.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

ENE KANTAK - ZAINDU ITZAZU LAGUNAK - HAUR ABESTIAK:

https://www.youtube.com/watch?v=HIktW2vjZfU

 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: BIDEOA: El Barbero y Dios. Parte 3

https://www.youtube.com/watch?v=JCEaV1BiKV4&nohtml5=False

Otoitza

Jesus Jauna. Lagun iezaguzu fededun garelako zoriontsu bizitzen, gure bizitzari kemenez aurre egiten. Irakats iezaguzu adorez jokatzen, beldurrik ez izaten. Zu piztu zarelako, Jauna, guk dena posiblea dela uste dugu: maitasunak gorrotoa garaituko duela eta Zu gure hitzetan eta egiteetan biziko zarela. Amen

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!