EGUNEKO DATUAK
Monday, 3 de May de 2021
LA SALLE IKASTETXE SAREA
Egun On, lagun On! Maiatzean sartzearekin batera, FESTA berezi bat datorkigu. LA SALLE ASTEA. Salleko Joan Bautistaren omenez, gure ikastetxeetan, gure etxeko festa ospatzen dugu.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On, lagun On!

Maiatzean sartzearekin batera, FESTA berezi bat datorkigu. LA SALLE ASTEA. Salleko Joan Bautistaren omenez, gure ikastetxeetan, gure etxeko festa ospatzen dugu. La Salleko FAMILIA osatzen dugunon etxeko festa. Ospa dezagun beraz, alai, gogotsu, disfrutatuz... gure festa, LA SALLE FESTA!

BIBA LA SALLE! Izar bat dugu argi, argia gidari!

La Salle Aste On, lagun On, aste On!

GURE SAREA MUNDUAN:

La Salle, 80 herrialdetan dago eta 1000 gizarte- hezkuntzazko obra inguru ditu. 85.000 hezitzailek milioi bat haur eta gazteekin lan egiten dute, hezkuntza integralaren bidean lagunduz. Obra bakoitza bere errealitatean txertatuta bizi da baina ez du galtzen bere zentzu zabala, unibertsala.
 

ARLEP Barrutia:
Iberiar penintsulak, balear eta kanariar uharteek osatzen dute ARLEP Barrutia. 120 zentro dira, 70000 ikasle eta 5000 hezitzailerekin. 300 urteko historia, eskaintza eta zerbitzua… Sentiberatasun eta gertutasunez… Behar guztiei arreta eskainiz… Baliabide onenak erabiliz…

 

SEKTOREA:

BILBO Sektorean, 16 eskola eta 2 gizarte-hezkuntzarako obra, hauetako 8 Gipuzkoan.

 

 

 01-arlep

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK:

 

IMAJINATU (La Salle Eibarko lagunak)
Aurtengo lemaren bideoa:

https://youtu.be/1139Sh0dZ2A

 

Izarra, ZU! (La Salle Eibarko lagunak)
La Salle 300 urte:

https://youtu.be/pWXNrOmZniU

 

OTOITZA

La Salleko Joan Bautista,

umetatik besteak zerbitzatzeko

eta laguntzeko

bidea aukeratu zenuen.

Irakats iezaguzu egunero

egiten ditugun gauzatxoetan

zurekin topo egiten zutenei

ematen zenien maitasuna

eta laguntza ematen, arren.

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!