EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 4 de May de 2021
JUAN BAUTISTA LA SALLEKOA

 

La Salleko Joan Bautista Reimsen (Frantzia) jaio zen 1651. urtean. Bere familia oso aberatsa zen.

Txiki txikitatik kristau izaten erakutsi zioten, hau da, Jesusen adiskide ona izaten. Apaiz izan nahi zuen eta seminariora joan zen; bertan urte batzuk ikasten igaro ondoren apaiz egin zuten. Elizan postu garrantzitsua izan zuen, gotzain izatera iritsi ez bazen ere.

Erantzukizun handiak izan zituen eta bere anaia-arrebez arduratu behar izan zuen, gurasoak hil egin baitzitzaizkien. Zaharrena zen eta anaia-arreba gazteagoez arduratu zen; oso ondo zaindu zituen, haientzat aita eta ama izan baitzen aldi berean.

Baina... egun batean bere hirian zerbait arraroa gertatzen zela ohartu zen; hiriaren kanpoaldean haur behartsu asko zeuden eta, eskolarik ez zutenez, harat eta honat ibiltzen ziren zer egin ez zekitela.

Orduan, La Salleko Joan Bautista haien alde zerbait egin behar zuela pentsatzen hasi zen. Ideia bikaina bururatu zitzaion: ikastetxeak eraikiko zituen haur haientzat, bertan ikasteko eta Jesus ezagutzeko aukera izan zezaten.

Ez zuen aberatsa izan nahi eta, horregatik, bere dirua behartsuen artean banatu zuen eta gizon berezi batzuekin elkartu zen. Gizon horiek Anaiak ziren, La Salleko Joan Bautistak haurren irakasle eta adiskide izateko bilatutako pertsonak. Elkarrekin Joan Bautistaren ametsa  aurrera eraman zuten: haur behartsuentzat, Jesusek gehien maite zituenentzat, ikastetxeak eraiki zituzten.

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK:

 

Joan Bautistaren historia - Euskeraz (La Salle Donostian egindakoa): 

https://youtu.be/sy6Vkuy7-Uo

 

La Salle – Bizitza - Euskaraz:

https://www.youtube.com/watch?v=-1YTlxktwZo

 

We are Lasallian:

https://www.youtube.com/watch?v=rifsYNYKrOU

 

OTOITZA

Jesus, ene adiskide,

besteengatik bizia ematea

baino maitasun handiagorik

ez dagoela esan zenuen.

La Salleko Joan Bautistak

horixe egin zuen,

haurrei, bere adiskide txiki horiei,

eskaini baitzien bere bizia.

Jesus, bihotz handia izan nahi dugu,

guztiei irribarre egin nahi diegu

eta eskuak ireki nahi ditugu,

La Salleko Joan Bautistak egin zuen bezalaxe.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!