EGUNEKO DATUAK
Wednesday, 5 de May de 2021
LA SALLE, FAMILI BAT

JESUS, HAURRAK ETA GAZTEAK

 

Mateo Jesusen adiskidea izan zen eta hari buruzko gauza asko idatzi zituen. Jesusek haurrekin izan zuen harremanari buruz ere idatzi zuen, Jesusentzat haurrak oso garrantzitsuak baitziren.

“Hurbildu ziren ikasleak Jesusengana eta galdetu zioten:

- Nor da Jainkoaren erreinuan handiena?

Jesusek, haur bati dei egin eta haien aurrera ekarririk, esan zien:

- Benetan diotsuet: berriro haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan. Beraz, haur hau bezain txiki bihurtzen dena, hori da Jainkoaren erreinuan handiena. Eta honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau.”

 

La Salleko Joan Bautistak ere, Jesusek egin zuen bezalaxe, haurrak eta gazteak hartu zituen. Jesusentzat haurrengandik gauza asko ikas zitezkeen eta helduak ez ziren horretaz ohartzen. La Salleko Joan Bautistak haurrengandik zoriontsu izaten ikasi zuen, haien mundura hurbiltzen zen, haien arazoetara, jolasetara... eta, batez ere, bere eskoletan haurrak zoriontsu ikusten zituenean bera ere zoriontsu zen; gauza asko irakasten zizkien, baina, bereziki, haien adiskide ona zen.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK:

One La Salle:

https://www.youtube.com/watch?v=cIIeTaxysYc

 

BIHOTZ HANDIKO GIZONA:
La Salleri buruzko muntaia:

https://youtu.be/L1r23DkYG_k

 

OTOITZA

La Salleko Joan Bautista,

Jaunaren deia entzun zenuen

eta haurrentzako ikastetxeak

sortu zenituen,

lagundu guri ere

Jesusek eskuzabaltasunez.

eskatzen digunari erantzuten.

Haurrengana hurbildu zinen

eta zure adiskidetasunezko eskua

luzatu zenien..

Maitasunez gogoratzen zaitugu

Jesusen adiskide ona izan baitzinen

eta zure bizitza eskaini baitzenion

haurren zerbitzura jarriz.

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!