EGUNEKO DATUAK
Friday, 11 de June de 2021
HAZIAK

Egun on! Beharbada, jakin nahiko duzue zergatik bukatzen dugun astea bideo batez. Landare baten hazkuntza-prozesua laburrean aztertzen du: nola erne eta garatzen den. Minutu bat nahikoa duzue ikusteko.

https://www.youtube.com/watch?v=qcBa_cgsbzg

  Germinación de una semilla / Haziaren ernetzea

Gogoetarako: gure barruan hazi batzuk hartzen ditugu Jainkoagandik; geure esku dago, gure egintzetan eta pentsamenduetan, horiei ernetzen uztea ala zimeltzen eta galtzen uztea; haziok, pazientziaz, ahaleginez, barkamenez, maitasunez eta alaitasunez zaintzen ez badakigu, zimeldu eta galdu egin daitezke.

Ikasturte honetarako erein ditugun hazietatik, zeinek eman du fruitua? Zer fruitu eman du? Zeinekin gaude harro?  Zeri utzi diogu zimeltzen? Une egokia izan daiteke ikaskideekin gure gogoeta hau partekatzeko.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

SNACK ATTACK

https://youtu.be/38y_1EWIE9I

 

OTOITZA

Denon otoitza:
Jesus Jauna,
eskerrak ematen dizkizugu,
ikasturte honetan eman diguzun on guztiagatik.
Eskatzen dizugu
hil hauetan gure ondoan jarri dituzun pertsona guztiak bedeinkatzeko. Amen.

Bibliatik:
“Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko”. Mateo 5, 9

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!