EGUNEKO DATUAK
ostirala, 26 de azaroa de 2021
GOIZEKO GOGOETAK/LH4-5-6/Azaroak/OstiralaIV

Bihar, Calasanzeko San Jose eguna ospatzen dugu, Maisu-maistren eguna Calasanzeko San Jose ia duela 500 urte bizi izan zen, baina aspaldikoa izan arren, oraindik ere maisu-maistra guztientzako eredu izaten jarraitzen du. Horregatik, gaur “maisu-maistren eguna” ospatzen dugu. Gizon-emakumeok betidanik gauza asko ikasi behar izan ditugu, eta maisu-maistrak ere betidanik behar izan ditugu. Calasanzeko San Josek eredu gisa Jesus hartu zuen. Bizitzaz hitz egiten zien ikasleei, eta gauzarik xumeenen bidez pertsona jakintsuak hezten laguntzen zuen. Ikasleek irakasten zuen guztiaren eredu zela dute gogoan, eta horrexegatik da irakasle guztien eredu. Izan ere, irakasleok ikasleek gure nortasun eta izaeragatik, eta ez horrenbeste irakasten dizkiegun gauzengatik, gogora gaitzaten nahi izaten dugu. 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOXOKIAK BANATZEKO IKASLEEI 

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=sJXz82WGqco 

 

Igandetik aurrera entrenatzeko kolorearekin, jai handi bat prestatuko dugu. Baina poliki-poliki gaur ebanjeliotik esaldi hau entzungo dugu: 

Jesusen mezua maitasunaren mezua da eta dena maitasunean oinarrituta dago 

 

OTOITZA

OTOITZA: 

Egun on, Jesus, eskerrak egun berri hau eman diguzulako. 

Eskerrak bizitzeko egun bat gehiago eman didazulako, bizitza toperaino aprobetxatzeko. 

Gaur ez dut denborarik galduko. 

Ez dut gauza asko egingo, baina egiten ditudanak egingo ditut ondo. 

Badakit zuk ez didazula ahal dudana baino gehiago eskatzen baina bai ahal dudan guztia egiteko. 

Hala egiten lagun iezadazu. Amen. 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!