EGUNEKO DATUAK
ostirala, 26 de azaroa de 2021
GOIZEKO GOGOETAK/DBH/Azaroak/OstiralaIV

Azaroa amaitzear dugu eta Abenduan sartuko gara. Abenduak suposatzen duenarekin: hiruhilabeteko bukaera, ikasturte hasieratik hona egindako lanaren amaiera fina eta arduratsua eman nahi diogularik, Gabonen festen prestaketan murgiltzen joango gara poliki-poliki. Gabonak, Gau-ona. Norbait bereziaren ospakizuna …  abia gaitezen.

Datorren igandean Abendualdia  hasiko da. Eguberriaren aurreko lau asteek egiten dute abendualdia. Eta zertan datza Abendualdia? Zer egin dezakegu guk gure aldetik?

 

Gauza praktiko batzuk esango dizkizut:

Mundu hobea egin nahi dugunean, Abendualdia da.

Borrokatu gabe jostatzen garenean, Abendualdia da.

Etxean laguntzen dugunean, inori mesede bat egiten diogunean, zaila egiten zaigun arren, Abendualdia da.

Egiaz maite dugun adiskiderik dugunean, Abendualdia da.

Abendualdia Jesusengan konfiantza izatea da, lagun diezagun errezatzea eta guk maitasunez erantzutea. 

Baina hau hurrengo asteak kontua izango da.

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gaur, Calasanzeko San Jose eguna ospatzen dugu,  Maisu-maistren eguna

Calasanzeko San Jose ia duela 500 urte bizi izan zen, baina aspaldikoa izan arren, oraindik ere maisu-maistra guztientzako eredu izaten jarraitzen du. Horregatik, gaur “maisu-maistren eguna” ospatzen dugu. Gizon-emakumeok betidanik gauza asko ikasi behar izan ditugu, eta maisu-maistrak ere betidanik behar izan ditugu. Calasanzeko San Josek eredu gisa Jesus hartu zuen.

Bizitzaz hitz egiten zien ikasleei, eta gauzarik xumeenen bidez pertsona jakintsuak hezten laguntzen zuen. Ikasleek irakasten zuen guztiaren eredu zela dute gogoan, eta horrexegatik da irakasle guztien eredu. Izan ere, irakasleok ikasleek gure nortasun eta izaeragatik, eta ez horrenbeste irakasten dizkiegun gauzengatik, gogora

gaitzaten nahi izaten dugu.

OTOITZA

BIDEOA: GRACIAS PROFES:https://youtu.be/uyj1dJIWVdM

 

 

Eskerrik asko gure artean ditugun

irakasleengatik,

guk hegan egiteko

bide zabalagoak bilatzen

laguntzen baitigute.

Haiek irakatsi digute askatasuna zarela,

zugan soilik aurkituko dugula

zoriontasunaren iturria.

Guztiei esango diet haiek irakatsi digutela

bizitza ez dela gure buruak

soilik edukiz eta ezagutzaz betetzea,

Jesusek ere horixe erakutsi baitzien dizipuluei.

Emazkiguzu, Jauna, hegan egiteko hegoak,

oinez ibiltzeko zangoak,

irakasleen irakasbidea geureganatuz.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!