EGUNEKO DATUAK
ostirala, 26 de azaroa de 2021
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-BATX/azaroa/IV/OSTEGUNA
ABENDUA: lehen igandea

"Abendua" latineko "adventus" hitzetik dator. Erromatarrek enperadorea Erromara garaile iristen zenean erabiltzen zuten.

Elizak bere urteko egutegiari ematen dio hasiera Abenduan. Jainkoa gizakien artera etortzearen festa handia prestatzeko garaia da, lau astez irauten duena. Hurrengo igandean, azaroaren 28an, da lau horietatik lehena.

Abendu garaian, elizetan eta zenbait etxetan pinu adarrez osatutako koroa bat jartzen da, Abendu Koroa izenekoa.

Koroa honek lau kandela ditu, bat igande bakoitzeko. Pixkanaka pizten dira, igandero bat, otoitza familian egitean.

abendukoroa

 Koroaren forma zirkularrak esan nahi du ez duela ez hasierarik ez amaierarik, betierekoa den Jainkoaren maitasuna bezala. Kandelen argiak Jesusen argia sinbolizatzen du eta adarren kolore berdeak itxaropena eta bizitza adierazten ditu.

Ohitura txiki bat ere badago kandela hauei lotua: lau kandela horietako bakoitzari aste horretan hobetu beharreko bertute bat ematen zaio, adibidez: lehena, maitasuna; bigarrena, bakea; hirugarrena, tolerantzia; eta laugarrena, fedea.

IGANDEKO lehen irakurgaia (Jeremias 33, 14-16):

Jaunak dio: «Badator Israel herriari eta Juda herriari egin diedan promesa beteko dudan garaia.

«Garai hartan,
legezko ondorengoa
ernearaziko diot Davidi:
zuzenbidea eta justizia
ezarriko ditu herrialdean.
Garai hartan,
Juda salbatua izango da,
Jerusalem seguru biziko.
“Jauna gure salbamena”
emango diote izen».

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Noraino dugu "zuzenbidea eta justizia"-ren beharra?
  • Eta esperantza?
OTOITZA

 

SENIDE IZATEA
Jauna,
azken ehun urteotan,
ia ehun gerra egin dituzte gizon-emakumeek:

irakats zeure seme-alabei elkar maitatzen.
Jauna, zure maitasunik gabe ez dago maitasunik.

Egizu, izan gaitezela elkarren senide,
mugarik gabe senide,
egunero eta bizitza osoan senide,
alaitasunean eta saminean senide.

Orduan
gure ospitaleak zure katedralak izango dira,
eta gure laborategiak zure handitasunaren lekuko.

Eta garai bateko ahaztuen bihotzetan
distira egingo du zure santutegiak.

Orduan,
zure onginahiarena beste nagusitasunik onartu gabe,
gorrotoak, indarkeriak eta diruak
birrindua duen gure zibilizazioak
bake eta justiziazko loreak emango ditu.

Egunabarra egunbete bihurtzen den bezala,
nahi beza zure maitasunak
2000.eko seme-alabak
itxaropenean jaiotzea, bakean haztea,
eta azkenean argitara iristea,
Zu zarela Bizia aurkituz.

Raoul Follereau

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!