EGUNEKO DATUAK
igandea, 15 de maiatza de 2022
GG/DBH/maiatzakII/astelehena
Bidezko Merkataritza Eguna Urtero bezala, maiatzareko bigarren larunbatean, Bidezko Merkataritzako Nazioarteko Eguna ospatu dugu.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Gure ikastetxeetan justiziaren eta berdintasunaren aldeko konpromisoa ekimen ezberdinetan erakusten dugu eta hau bat gehiago da. Gure Sektorean hainbat ikastetxek Bidezko Merkataritzaren Aldeko Ikastetxea ziurtagiria eskuratua dute (Zaragoza, Eibar, Bilbo eta Zarautz), proiektu hau sustatzeko egiten duten lanaren ikur.

 

Hona hemen Bidezko Merkataraitzaren 10 printzipioak


Keinu txikiekin, denon artean, gizarte hobea eraiki dezakegula sinesten dugu eta jarrai dezagun lanean!

Captura de pantalla 2021-05-09 a las 16.18.35

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BEHAR DUGUN ERALDAKETA (Estatu Mailako elkarteak zabaldutako manifestuko zati bat).

● Lehian oinarritutako ekonomiatik… lankidetzan oinarritutako ekonomiara.

● Iraunkortasun helburuak ahultzen dituzten politika komertzialetatik… bidezko merkataritza iraunkorra sustatzen duten eta produktu merkeetan oinarritutako merkataritza indargabetzen duten politiketara.

● Merkataritza libre eta neoliberalismotik… bidezko merkataritzako politika publikoetara. Horien bidez, merkataritzaren gero eta zati handiagoa egiten da bidezko merkataritzaren arabera, tokiko mailan zein nazioarte mailan.

● Merkatu libre batetik, iraunkortasun programa batera, behetik gora egindako lege ekimen egokien bidez, hornidura-kateak eraldatzeko. Horrela, kontsumitzaile guztiek izango dute aukera modu iraunkor eta irisgarrian kontsumitzeko.

● Hegoalde eta Iparraldearen arteko, emakume eta gizonen arteko, aberats eta pobreen arteko, enpresa handi eta ekoizle txikien arteko desberdintasunak berdintzera egin behar dugu.

● Planetaren natur baliabideen esplotaziotik… ingurumena errespetatzen duen eredu ekonomiko eta nekazaritza eredu batera egin behar dugu, negutegi efektuko isurpenak murriztu eta justizia klimatikoa sustatzeko.

● Janari merke eta azkarrez saturatutako merkatuetatik… Bidezko Merkataritza eta Produktu Organikoen hornidura-kate gero eta handiagoetara egin behar dugu, banatzeko gaitasuna handituz.

● Beldurrean oinarrituta mugak ixtera eramaten duten epe laburrerako konponbideetatik… herrialdeen arteko interdependentzia bidezko batera.

● Politiketan eragina duten interes indibidualetatik… merkatuak pertsonentzat eta planetarentzat funtzionatzen duela bermatzeko politika publikoetara.

● Hornidura-kateen barruko botere desorekatik… hornidura-kateen demokrazia ekonomikora, giza eskubideen urraketarik edota abusu korporatiborik gabe, eta produktore txiki eta langileen ahalduntzearekin.

● Iraunkortasuna eta giza eskubideak zerrenda bidez “egiaztatze” hutsetik… praktika komertzial eta erosketa praktikak eraldatzera, langileentzako soldata eta ekoizle txikientzako diru-sarrera duinak bermatzeko moduan.

● Irabaziak lehenestetik… egiteko soziala lehenestera.

● “Enpresa sekretuaren” kulturatik… gardentasunaren kulturara. Horren barruan daude hornidura-katearen gardentasuna eta balioa partekatzeari buruzko informazioa.

● Kontsumismoan oinarritutako kultura batetik… bizimodu iraunkorrera, eta Natura eta Planetaren aldeko Konpromisora. 

OTOITZA

BIDEOAK. BALIABIDE DIGITALAK:

 

DBH-Bideoak:

(7 min.): https://www.youtube.com/watch?v=hW_2Wyzf8pE

(3-4 min.): https://www.youtube.com/watch?v=LijiO1NqciM 

 

Denentzat baliagarri den abestia: “Chocolate song”: https://www.youtube.com/watch?v=kuDTRJ_GvoU

 

 

 

OTOITZA:

Jauna, irakatsi irmotasunez lan egiten,

gure mugak ezagut ditzagula,

geure burua den bezalakoxea

onar dezagula.

Batzuetan, gaitasun gehien duenak

baino gehiago egiten du

gehiago ahalegintzen denak.

Jauna, irakatsi geuretik ematen.

Emateko gai izango den

bihotz handia nahi dugu.

Ireki gure eskuak

bereak eskaintzen dizkigunari.

Jauna, zuk banatu zenuen bezala

bana dezagula geuk ere,

ez gauzak bakarrik, baita geure bizitza ere.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!