EGUNEKO DATUAK
ostirala, 20 de maiatza de 2022
GG/HH+LH/maiatzakII/ostirala

BEGIRADA ZABALA

Motibazioa: Argi dago egunari berea eman behar zaiola, baina beti ez dugu behar bezala jokatzen. Erortzen garenean altxatzeko eta berriz geureari ekiteko, besteen onarpena eta maitasuna behar ditugu.


EBANJELIOA / 1 Kor 13

Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen. Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da. Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten. Maitasuna ez da behin ere itzaltzen.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Bihotz-zabalak izatea nola lortu


Ideia hauek gurasoei eta hezitzaileei umeak bihotz-zabalak izan daitezen laguntzeko baliagarriak dira.

1- Umeek ulertu behar dute pertsonak desberdinak direla, eta denak onartu behar ditugula, bertute eta akats eta guzti. Ulertu behar dute pertsonak ezin ditugula aldatu… eta bakoitza den modukoa dela; arraza, erlijio eta pentsaera eta jarduera desberdinak daudela.

2- Komenigarria da umeei besteei entzuten irakastea. Honela, besteei euren arrazoiak azaltzen utziko diete.  Honela, amorruz, ernegazioz edo triste, arinegi edo behar baino lehenago jokatzea saihestuko dugu.

3- Umeari bihotz-zabala izaten laguntzeak esan nahi du inori ezer kritikatu baino lehen horren lekuan jarri beharko lukeela ulertaraztea. Pentsa dezala: zer egingo zenukeen zuk egoera horretan? Ariketa honek, denboran zehar maiztasunez eginez gero, umeari, besteen aurrerako jarrera irekiagoa edo zabalagoa emango lioke. 

4- Umeak jakin behar du ekintza batzuk deskuiduz egiten direla, beste batzuk, apropos. Hau kontuan hartu behar da lagunen aurrean jarrera intolerantea edo kritikoa erakutsi aurretik.

5- Bihotz-zabala izatearen atal aktiboa da konponbidea edo irtenbidea bilatzen saiatzea. Lagunari aholku emateak eta arazoa konpontzeko estrategia bilatzen laguntzeak umeak bihotz-zabaltasunaren balioa sendotzea eragingo dute.  

 

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALAK: BIDEOAK:

¿Para quién soy yo? - Hakuna Group Music: https://youtu.be/JhTBWuteq7g

 

LINEA DE VIDA (EXPERIMENTO COMPLETO): https://www.youtube.com/watch?v=UW_91zDiwqA

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!