EGUNEKO DATUAK
ostirala, 20 de maiatza de 2022
GG/DBH/maiatzakII/ostirala

BAI, BAINA ERREGINA

Aspaldi, duela mende asko, bazen ospe handiko hiri bat. Bailara baten barrenean kokatuta zegoen eta, bertako herritarrak langile eta saiatuak zirenez, hiria izugarri hasi zen urte gutxitan. Oso hiri aberatsa zen eta bakean bizi ziren guztiak bertan.

Baina, behin, hiritarrek erregea aukeratu nahi izan zuten. Heraldoen tronpeta-hotsak guztiak bildu zituen jauregiaren aurrean. Ez zen inor falta.

Herriko aberatsak eskua altxatu, eraztun ugari erakutsiz, noski, eta esan zuen:

- Hiritarrok! Jada oso aberatsak gara. Ez dugu diru gehiagorik behar. Gure erregeak noblea, kondea, markesa, printzea edo horrelako zerbait izan behar du, bere jatorriagatik guztion errespetua izan dezan.

- Ez, ez! Kanpora! Isildu, mesedez! -esan zioten pobreek. - Guk gure erregea aberatsa izatea nahi dugu, gure premiak ase ditzan.

Aldi berean, soldaduek altxatu zuten gizon handi bat, oso altua, eta ezpatak eskuan hartuta hauxe esan zuten: - Hauxe izango da gure errege! Ausartena da!

Ez zen inor ados jartzen. Oihuak, mehatxuak, txaloak, gerlarien arma-hotsak entzuten ziren. Poliki-poliki jendetza isildu egin zen eta agure zahar eta zuhur batek honako aholkua eman zien: "- Lagunok, ez zaitezte hasi liskarretan oraindik aukeratu ez duzuen errege bat dela eta. Bilatu zuen artean ume errugabe bat eta aukera dezala berak erregea". Ekarri zuten umea eta, herri guztia aurrean zuela, hala galdetu zion agureak: "- Hiri handi honetako errege nor izatea nahi duzu?"-. Umea guztiei begira egon zen eta hatz lodiko hatzazalari hozka eginez, esan zien: "Erregeak oso zatarrak izaten dira. Nik ez dut erregerik nahi. Nik erregina nahi dut: nire ama".

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zerrendatu erregeak proposatzen dituzten pertsonak eta esan zein arrazoi ematen dituzten. Arrazoizkoa iruditzen al zaizu?

Zein pertsonaia iruditzen zaizu zentzuzkoena? Zuk nor aukeratuko zenuen?

Zure bizitzan amak zer-nolako lekua betetzen du?

 

OTOITZA

UMBRELLA | Award Winning CGI Animated Short Film:

https://youtu.be/Bl1FOKpFY2Q

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!