EGUNEKO DATUAK
ostirala, 20 de maiatza de 2022
AHALEGINARI BURUZKO ISTORIOA

Errege batek hain zuen atsegin musika, ezen musika-tresnarik onena eduki nahi baitzuen. Horren bila mundu guztia arakatu zuen, mago batek, egun batean, harpa bat eman zion arte.  Jauregira eraman zuen, baina erregearen musikariak jo zuenean, desafinatua zegoela ikusi zuten. Beste musikari askok jo zuten… eta denen ustez desafinatuta zegoen; ez zuen ezertarako balio; zaramara bota zuten. Neskatila pobre batek aurkitu zuen eta, jotzen jakin ez arren, probatu eta ahalegintzea erabaki zuen.

Jo eta jo ibili zen, egun osoan, hiletan, urteetan, beti desafinatzen, baina gero eta hobeto jotzen zuen. Egun batean, bat-batean, harpak melodiarik liluragarrienak “atera” zituen. Harpa magikoa zen, interesez eta gogoz ahalegintzen zenarentzat bakarrik “jotzeko” prest zegoena. 

Harparen musika erregearen belarrietara iritsi zen… eta neskatilari deitzeko agindua eman zuen; harpa ikusi zuenean, pozez bete zen, eta une hartan neskatila bere musikari partikularra izendatu zuen.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: 

'HERMANN', el CORTO sobre la PANDEMIA inspirado en un ANCIANO con ALZHEIMER

https://youtu.be/UgAvfNena1Y

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!