EGUNEKO DATUAK
ostirala, 25 de azaroa de 2022
GOIZEKO GOGOETAK/DBH 4/azaroa/IV/ostirala
EMAKUMEA-BERDINTASUNA: azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriarik ez!
GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Nola uztar daitezke gaurko egunak dakarkigun mezua eta gure aurtengo leloa?

OTOITZA

ZORIONEKOAK …

 

ZORIONEKOAK  berdintasunaren aldeko borrokalari,

biziera berria sortzen eta ernaltzen baituzue.

ZORIONEKOAK  zuek, emakume kementsu, sortzaile eta ernatzaile,

diferentzian berdintasunaren lekuko zaituztegulako

ZORIONEKOAK   zuek, andere txeratsu, maitekor, saiatu eta eragile,

mundu gizakoiagoaren alde oihu egiten duzuelako.

POZ ZAITEZTE  historiaren esanahia agirian jartzen duzuenean,

guztiontzat irakurterraz eta ulergarri egiten baituzue.

POZ ZAITEZTE, askatasun utopiari aurrea hartzen duzuenean,

anaitasuna eta elkartasuna ogi berri gisa azalarazten duzuelako.

ZORIONEKOAK zuek Ebanjelioaren unibertsaltasuna

berdintasunean ere oinarritzen dela erakusten  duzuenean,

horrela eraikitzen baita Jainkoaren erreinua.

 

 

...

·         Osa ezazu goiko zoriontasunak zuk asmatu, pentsatu, egokitu … nahi dituzunekin.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!