EGUNEKO DATUAK
ostirala, 25 de azaroa de 2022
GOIZEKO GOGOETAK/ BATX2/azaroa/IV/ostirala
Emakumearen aurkako inarkeria

Azaroaren 25a: Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

Ikusi hurrengo bideoa:https://youtu.be/bZj-bmc2YtE
emakumeaurkako

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Jarrera empatikoa edo protekzionista:

o   Zer uste duzu izan zela semearen erantzuna?

o   Zertan dago aldea?

OTOITZA

ASKA GAITZAZU

 

Oi gure Jainko, aurrez aurre begiratzen dizugu aska gaitzazun,

bekatuaren egiturek beren atzamarretan

harrapa ez gaitzaten.

Zerbait egin gabe utzi badugu, Jauna,

gure eskuak bidegabekeriaz gainezka badaude, 

maltzur jokatu badugu zintzoarekin 

eta zapaltzaileari lagundu badiogu...

Une horretatik aurrera

etsipenak ez gaitzala lot

eta ez dezala ito gure itxaropena

gauaren betiereko bakardadean.

Jesus, aurki zaitzagula, hurbil,

Ebanjelioaren beroan.

Aska gaitzazu

agindu zapaltzaile guztietatik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!