EGUNEKO DATUAK
larunbata, 26 de azaroa de 2022
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4,BATX 1-2/abendua/I/ostirala-igandea
Abenduko lehen igandea

Jesu Kristoren Ebanjelioa (san Mateoren liburutik 24,37-44)
Aldi hartan, honela esan zien Jesusek bere ikasleei:

- “Gizonaren Semearen etorrera Noeren egunak bezala izango da. Uholde aurreko egunetan, jan-edanetan zebilen jendea, eta ezkontzen ziren gizon-emakumeak, Noe kutxan sartu zen eguneraino; eta ez ziren konturatu, uholdea etorri eta guztiak eraman zituen arte; horrela izango da Gizonaren Semearen etorrera ere. Orduan bi lagun izango dira soroan: bata hartua izango da, eta bestea utzia; bi emakume ariko dira errotarrian: bata hartua izango da, eta bestea utzia.

Zaudete erne, beraz, ez bait dakizue zuen Jauna zein egunetan etorriko den. Ba dakizue: etxe-nagusiak baleki, gaueko zein ordutan etorriko den lapurra, erne egongo litzateke eta ez luke bere etxea zulatzen utziko. Zuek ere prest egon zaitezte, uste ez duzuen ordutan etorriko zaizue-eta Gizonaren Semea.

 

Jesusen hitz hauek, erne bizitzeko deiak, badute beren larritasuna. Izan ere, zeinu eta ezaugarri asko dauzkagu gainean, geure biziaz eta gizartearenaz eta izadiarenaz ardura gaitezela eskatuz. Axolagabekeria ez dela ezertarako ona. Axolagabekeriak hondamendia ekarri digula eta ekarriko digula. Beraz, erne bizitzeko garaia iritsi ote den!

OTOITZA

ZURE ETXERA GOAZ, JAUNA,
HAUXE DA POZA DAUKAGUNA.

Hau nere poza entzutean:
‘Jaunarenera denok goazen!’
Hara non orain zure atean
hemen gaituzun, Jerusalen!
Uri bildua, uri argi,
gure bihotzen lotugarri.
Gure herritarrak lerroz lerro
Zugana datoz, bihotz bero.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!