EGUNEKO DATUAK
ostirala, 9 de abendua de 2022
Giza Eskubideen Eguna
Abenduaren 10a
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Eguna ospatuko da eta gaurko gogoetan denok berdinak garela eta eskubide berdinak izan beharko genituzkeela azpimarratuko dugu.

Ba al dakizue zer diren “giza eskubideak?” Pertsona guztiok, pertsona izateagatik ditugun eskubideak dira, nongoa zaren, nolakoa zaren edo zein itxura duzun alde batera utzita. Tamalez, munduan pertsona asko daude gosez hiltzen, medikuarengana joateko aukerarik gabe, eskolara joateko aukerarik gabe,...horregatik gogoratu behar dugu giza eskubideen eguna, gizartea hobetzeko pausuak ematen jarraitu behar dugula gogoratzeko.

Eta mundu eder batean bizi nahi dugulako, ingelezko “what a wonderfun world” abestia entzungo dugu bideo batean, herrialde ezberdinetako haurrek abestua.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zer egin dezakezu zuk zure ingurukoak ondo egon daitezen?

Zer egin dezakegu munduko pertsona guztiek bizi kalitate ona izateko?

OTOITZA

Jainko Aita,

lagundu, arren,

herrialde guztietako agintariei,

mundua hobea

izan dadin guztiontzat.

Sustatu bake nahia beren bihotzetan

eta lagundu inor gosez

bizi ez dadin,

lagundu munduko janari guztia

guzion artean banatzen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!