EGUNEKO DATUAK
Saturday, 18 de March de 2023
GURE ONDOAN ZAUDE
Egun On, lagun On! Nahiz eta oporrak geroz eta gertuago izan, oraindik ere Garizumaren erdian aurkitzen gara. Gogoratzen dugu, nola Garizumaren hasieran (inauteriak pasata) BIDEAN jarri ginela. Garizumako Bidean, Barkamen Bidean, Aldaketa Bidean, Esperan

Jesus gure ondoan dago eta guk besteei erakutsi behar diegu. Nola? Jesusen adiskideen jokabidea izanez.

Gure ikaskide eta irakasle bakoitzagatik Jainkoari ESKERRAK EMAN.

Guztien ona nirearen gainetik BILATU.

Oker edo huts egiten dutenei oker edo hutsak maitasunez ZUZENDU.

Besteak zoriontsuak izan daitezen daukagun onena EMAN.

Ikaskide guztiak (baita gogoko ez ditugunak ere) ESTIMATU.

Besteei nahigabealdietan LAGUNDU.

Ikaskideen adiskidetasuna IRABAZI.

Egiaz eta zintzo HITZ EGIN.

Haserreturik daudenen artean BAKEAK EGITEN SAIATU.

Besteek mespretxatzen dutenarekin IBILI.

Erratzen duena eta erortzen dena ALTXATU.

Negarrez ari denarekin NEGAR EGIN eta barrez ari denarekin BARRE EGIN.

Elkar ulertzen ez dutenen artean BITARTEKO IZAN.

Besteen adiskidetasunaren beharra SENTITU.

Ikaskideekin izandako errietak edo haserreak AHAZTU.

Ikasgelako ikaskide gaixoez ARDURATU.

Irainak eta biraoak gure ahotik KENDU.

Besteen iritziak ERRESPETATU, denei arretaz entzunez.

Bakardadean ibili beharrean, besteekin ELKARTU.

Ikaskide bakoitzaren akatsak TOLERATU.

Gure ahotsak bakearen alde BILDU.

Gure buruak beti modu positiboan BALORATU eta hobeak izaten AHALEGINDU.

Gure beharrean dagoenaren ondoan JARRI eta LAGUNDU.

Gure arazo guztiak elkarrizketaz KONPONDU.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

- Konpromiso hauetatik, zein betetzen duzu errazen/ondoen?

- Zein betetzeko ahalegindu beharko zenuke gehiago?

OTOITZA

Ikus-entzunezko baliabidea: Why moms get NOTHING DONE
https://www.youtube.com/watch?v=_bP0Uf3Shd0

GURE AITA errezatuko dugu denok batera, astean zehar egin beharrekoak kontuan izanda.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!