EGUNEKO DATUAK
igandea, 19 de martxoa de 2023
GG/DBH/MartxoakIV/astelehena
Egun On! Lagun On! Bagoaz, aurrera gure Garizumaren bidean. Oporrak baino lehenagoko azken asteetan. …izan Garizuma! Bizi Garizuma! Alai! …bidelagun ON, Aste ON izan dezazuela!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On! Lagun On!

Bagoaz, aurrera gure  Garizumaren bidean. Oporrak baino lehenagoko azken asteetan. Hiruhilabeteko azken aste hauetan, lanean diarduteko, elkarrekin alai ekiteko, egitasmo on guzti horiei… ez dezagun ahaztu, bihotz berritu eta alai bizi! …izan Garizuma! Bizi Garizuma! Alai!

…bidelagun ON, Aste ON izan dezazuela!

Kaixo! Egun on! Gaur oso balio garrantzitsua landuko dugu: konfiantzaren balioa.

Gaur egun balio hau sano gutxiesten da. Konfiantzak gaur ez du saltzen. Esan dezakegu ez dagoela modan. Ez gara besteengan fidatzen, ez gara geure buruekin eta geure gaitasunetan fidatzen,… eta garrantzitsuena, ez gara Jesusen Jainkoagan fidatzen.

Oso tristea da federik gabe, fidatu gabe, inorengan eta ezertan sinetsi gabe,… bizitzea. Nire ustez, konfiantza besteei oparitu diezaiekegun gauzarik onena da, norbaitengan fidatzen garenean, geure buruari lagunduz  (gure arazoak edo zailtasunak kontatuz) gain, beste pertsona berezia, estimatua eta baloratua sentitzea eragiten baitugu. Norbait nigan fidatzen dela sentitzeak balio berezia ematen dit pertsona gisa, hazten laguntzen dit, ondo sentiarazten nau. Eta opari hori sarritan egin diezaiokegu maite gaituen eta maitasuna egunero erakusten digun jendeari.

Gainera, beste pertsonak, beragan fidatzen zarela sentitzen duenean, bere onena eskainiko dizu: bere laguntza, bere aholkua eta bere estimua. Egia da batzuetan huts egiten dugula eta gure konfiantzari traizioa egiten zaiola sentitzen, baina horrek ez gaitu bultzatu behar gurean setatzera eta beste pertsona batzuengan konfiantza jartzeko aukerak arbuiatzera. Horrela, pertsona erresuminduak eta mukerrak bilatuko ginateke.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

 

BALIABIDE DIGITALA:

MozART group - Gypsum Kings (Official Video, 2009)

https://youtu.be/YZ37diqbPOg

 

Ondoren, “Kung-fu Panda” pelikularen atal bat eskaintzen dizuet; sinesteaz eta fidatzeaz mintzo zaigu.

https://www.youtube.com/watch?v=kj2I2v5xvcM

 

OTOITZA

Jesus, zu zara bidea,

egia eta bizia;

eraman gaitzazu zugana,

bihozberri gaitzazu.

Gure buruan besteengan baino

gehiago pentsatzen dugunean,

alferkeriak eramaten gaituenean,

gure zereginak egiten ez ditugunean

edo bizitzaren egoera desberdinei

entzungor egiten diegunean,

bihozberri gaitzazu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!