EGUNEKO DATUAK
Monday, 20 de March de 2023
GG/HH+LH/MartxoakIV/astelehena
Egun On! Lagun On! Bagoaz, aurrera gure Garizumaren bidean. Oporrak baino lehenagoko azken asteetan. …izan Garizuma! Bizi Garizuma! Alai! …bidelagun ON, Aste ON izan dezazuela!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On! Lagun On!

Bagoaz, aurrera gure  Garizumaren bidean. Oporrak baino lehenagoko azken asteetan. Hiruhilabeteko azken txanpa honetan, lanean diarduteko, elkarrekin alai ekiteko, egitasmo on guzti horiei… ez dezagun ahaztu, bihotz berritu eta alai bizi! …izan Garizuma! Bizi Garizuma! Alai!

…bidelagun ON, Aste ON izan dezazuela!

Kaixo, egun on. Gaur oso balio garrantzitsua eta polita landuko dugu: konfiantzaren balioa.

Zer da konfiantza izatea? Norbaitengan erabat fidatzea. Norengan fidatzen gara gu? Norengan jartzen dugu gure konfiantza? Gurasoengan, anai-arrebengan, lagunengan, irakasleengan.

Orain entzun adi-adi ipuin hau:

Txori-denda bitxia

Txoriale jaunak aurpegi sinpatikoa eta irribarretsua zeukan. Txori-denda

baten jabe zen. Oso txori-denda berezia zen. Hegazti guztiak solte zeuden eta hara eta hona ibiltzen ziren, ihes egin gabe. Umeek izugarri gozatzen zuten haien koloreez eta kantuez.

Niko izeneko mutikoak jakin nahi zuen Txoriale jaunak nola lortzen zuen gauza harrigarri hura. Egun batean, dendaren baztertxo batean ezkutatu eta ixteko ordura arte hantxe geratu zen. Gero, isil-isilik, txori-saltzailearen atzetik, dendaostera joan zen.

Han ehunka arrautza ikusi zituen kaiola txikietan gordeta. Txoriale jauna arrautza txikiak mugitzen hasiak ziren kaiola baten ondora joan zen; arrautzok laster hautsi eta ireki ziren eta guztietatik urretxindor polit bana atera zen.

Gauza hunkigarria izan zen. Niko liluratua zegoen txorikumeei begira, baina orduan Txoriale jaunaren ahotsa entzun zuen. Haserrez eta mespretxuz hitz egiten zien jaioberriei: “Ai, txita kantari gaixoak … hegaz ere ez dakizue eta; behinik behin, zertxobait kantatuko duzue dendan”. Askotan esan zien gauza berbera. Bukatutakoan, urretxindorrak hartu eta kaiola estu eta luzanga batean sartu zituen. Han aurrerantz bakarrik mugitu zitezkeen, ez baitzegoen gehiagorako lekurik.

Tratu berbera eman zien kaiola guztietako txorikumeei, den-denei; gero, txori handiak zeuden lekura iritsi zen. Ez zen beharrezkoa txori-saltzaileak ezer esaterik. Hegaztien begirada tristean eta ibilkera dorpean argi igartzen zen txoriok txita kantari gaixoak zirela konbentzituta zeudela. Nikok negar egin zuen orduan, txori-dendara zenbat aldiz joan zen eta bertan zenbat gozatu zuen gogoratzean. Hantxe geratu zen, ezkutuan, Txoriale jauna joan arte.

Gau horretan Nikok etengabean animatu zituen txoriak: “Hegalari handiak zarete, hegaztiak baitzarete, hegazti bikainak” esaten zien behin eta berriz, baina begirada tristeak eta etsiak baino ez zituen jaso… eta noizbait kantu eder bat.  Niko ez zen adoregabetu eta gau askotan ezkutatu zen txori-dendan, txori gaixo haien adorea suspertzeko. Hitz egiten zien, txistu, kantu,… eta hegaztien marrazkiak eta liburuak erakusten zizkien, txoriak hegaz ikus zitzaten. “Animo, lagunok, ziur ahal duzuela! Inoiz ez zarete txita kantari gaixoak izan” esaten zien gero.

Azkenik, lamina haiei begiratuta, kanario txiki bat txita ez zela konbentzitu zen eta, hiru-lau aldiz saiatu ondoren, hegaz egiten hasi zen. Gau hartan ehunka txori animatu ziren lehenengoz hegaz egitera… eta biharamunean txori-denda lumaz eta kantu alaiz beteriko kaos alaia bihurtua zegoen; hori bai, oso denbora gutxi iraun zuen, txoriek, handik irtenda, alde egin arte soilik. Geroztik aurrera, askotan ikusten zen Niko txoriz inguratuta; hegodun laguntxoek laster joaten zitzaizkion animatzera, mutikoa triste edo atsekabetuta sentitzen zenean.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gogoetarako

·      Zer izan da zuretzat deigarriena ipuinetik?

·      Garrantzitsua da gure buruan konfiantza izatea? Zergatik?

OTOITZA

 

MozART group - Gypsum Kings (Official Video, 2009)

https://youtu.be/YZ37diqbPOg

 

 

Ondoren, “Kung-fu Panda” pelikularen atal bat eskaintzen dizuet; sinesteaz eta fidatzeaz mintzo zaigu.

https://www.youtube.com/watch?v=kj2I2v5xvcM

 

OTOITZA

Jesus, zu zara bidea,

egia eta bizia;

eraman gaitzazu zugana,

bihozberri gaitzazu.

Gure buruan besteengan baino

gehiago pentsatzen dugunean,

alferkeriak eramaten gaituenean,

gure zereginak egiten ez ditugunean

edo bizitzaren egoera desberdinei

entzungor egiten diegunean,

bihozberri gaitzazu.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!