EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 21 de March de 2023
AURRERA EGIN, APALTASUNEZ

Gaur harrokeriarik gabe eta apaltasunez egin nahi dugu aurrera. Batzuetan, apaltasuna eta xalotasuna pobreziaren sinonimotzat hartzen ditugu, baina ez dira sinonimo, apaltasuna eta xalotasuna pertsonaren kalitatearen ezaugarri baitira.

Gauza erraza da balio hauek gauzatzea. Nola? Gure bizitzetatik harrokeria ateraz eta besteekiko espiritu positiboa sustatuz. Gure jarrerek edo hitzek inor mindu ez dezaten saiatuz. Gure hizkera zainduz, gure lagunen alde positiboak nabarmenduz eta ahulguneak txikiagotuz. Ez sentitu inoren gainetik zaudela, egin apaltasuna zure bizitzaren kode; harmonian bizitzea oparirik onena da; egin irribarre eta begiratu denei zoriontasunez. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Esteka: https://www.youtube.com/watch?v=qxfK_yQh4oM

Carter entrenatzailearen apaltasun-lezioa (Azpititulatuta)
 

GURE AITA errezatuko dugu denok batera, astean zehar egin beharrekoak kontuan izanda.

OTOITZA

OTOITZA: Haurtxoa amaren altzoan bezala
Jauna, nire bihotza ez da handimin,
ez nire begiak gorazale;
ez nabil gauza handien atzetik,
ez neurriz gainekoen atzetik.

Isil eta bare dut barne-gogoa;
haurtxoa amaren altzoan bezala,
haurtxoa bezala dut barnean gogoa.

Israel, izan Jaunarengan itxaropen
oraindanik eta betiko! (Sal 130, 1-3)

Bibliatik:
“Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu” (Mt 11, 25-27).

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!