EGUNEKO DATUAK
Wednesday, 22 de March de 2023
AURRERA EGIN, BIOLENTZIARIK GABE

Ez utzi norbaitek maite zaituela amets egiteari. Ez saiatu ametsetik esnatzen, ezin baitzara esnatu; egia da, oraintxe bertan norbait zuri maitatzen ari da.

Norbaitek hain zaitu maite, ezen zure bizia eskaintzen badiozu ere, zaindu egingo baitu, munduaren beste aldetik zure bihotza ukituko baitu. Ziur norbaitek bizia emango lukeela zugatik, zure alde, oraintxe bertan,… hainbeste maite zaitu.

 Ziur zure adiskideek hain maite zaituztela, ezen, egunero, beren denbora zurekin ematen baitute, lagun egiten baitizute, zure beharrean baitaude, horien beharrean baitzaude, …

 Ziur, orain, ondoan, maite zaituen norbait daukazula… baita egon ez arren ere, beti maitatuko zaituen norbait ere.

 Aurkitu maite zaituzten pertsona guztiak, eta maite itzazu zeuk ere, maitasuna baduzu, dena baitaukazu. Maitasunak inoiz ez du nahikoa da esaten; maitasuna da bizitzaren errezetan osagairik garrantzitsuena… eta ez da eskertu behar; bai, ordea, itzuli behar. Pentsatu maite zaituzten pertsona guztiek gauza bat dutela berbera: behar-beharrezkoak dira.

 Ez utzi pentsatu baino gehiagok maite zaituztela amets egiteari. Ez esnatu amets honetatik; ezin zara esnatu, maite zaituztelako!!!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Baliabidea
 

http://www.youtube.com/watch?v=gg7odj4FpVE

Manuel Carrasco: no dejes de soñar

OTOITZA

OTOITZA: Bedeinkatua izan bedi bakea

 Bedeinkatua, Jauna, bakea.

Bedeinkatua Zu, bakearen emaile, edertasunaren eta biziaren sortzaile.

Bedeinkatua uso zuria eta olibondo-adartxoa.

Bedeinkatua arrosaren usaina eta bedeinkatuak umeak eta euren jolasak.

Bedeinkatuak eskolak, bedeinkatuak liburuak eta maisu-maistrak,
bedeinkatuak eguzkitan jendez beteriko lorategiak eta parkeak.

Bedeinkatuak neguak, sutondo beroz eta musu askoz.

Bedeinkatua jendea, lanean eta etxean.

Bedeinkatua Zu, Jauna, bakezale diren hainbeste gizon-emakumek bedeinkatua. 

Bedeinkatua Zu, Jauna, maitasuna zarena, gure bakea zarena. Amen.

Bibliatik:
“Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet, nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa” (Jn 14, 27).

“Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez” (Flp 4, 7).

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!