EGUNEKO DATUAK
Saturday, 27 de May de 2023
ALFERRIK GALTZETIK, KONTSUMO ARDURATSUA

Jainkoak mundua egin eta ona zela ikusi zuen. Gero gure eskuetan utzi zuen… eta zer egin dugu guk?

 

Gizarte- eta ingurumen-krisiaren seinaleak gero eta ugariagoak dira planeta osoan; egunero aurkitzen ditugu, gure inguruan eta komunikabideetan, aberastasunaren banaketa bidegabearen, honek eragiten duen pobreziaren eta egungo garapen jasanezinak izadiari egiten dion kalte izugarriaren adibideak. Ezin konta ahala dira: migrazio-fenomenoetatik deforestaziora edo desertifikaziora, bitartean lan-esplotazioa (umeena eta emakumeena batez ere) edo berotegi-efektua direla.

 

Kontsumismoa errazten eta bultzatzen duen gizartean bizi gara; erabili eta bota belaunaldia bilakatu gara. Publizitateak iragarkiz josten gaitu; iragarkion helburua ez da gure ongizatea, gu pertsonak kontsumitzaile otzan huts bihurtzen dituen sistemaren engranaje bilakatzea baino. Ekoizpeneko eta kontsumoko eredu ekonomiko honek agortzeko bidea, gero eta azkarragoa, hartu du. Pentsaezina da gure gaurko arazo ekologikoei eta sozialei arazook sortzen dituzten makineria eta egitura konplikatuak gelditu gabe aurre egitea.  

 

Herritarrok gizarte-aldaketarako tresna funtsezkoa dugu eskura: kontsumoa. Kontsumitzaile eta aurreztaile garenez gero, gure usteen arabera erabil dezakegu gure erabaki-irizpidea, eta gure kontsumo- eta inbertsio-ereduen bidez jasangarritasuna eraikitzea susta dezakegu.

 

Kontsumo arduratsuaren aldeko elkarte ekologikoek, sozialek eta politikoek uste dute gizakiok gure kontsumo-ohiturak aldatu beharko genituzkeela, horiek gure egiazko beharrei egokitu beharko genizkiekeela, eta merkatuan, ingurumenaren zaintza eta berdintasun soziala eragingo dituzten aukerak hautatu beharko genituzkeela.

 

Kontsumitzea ez da bakarrik behar bat asetzea, kontsumitzen den ondasuna edo produktua posible egiten duten prozesu ekonomikoetan, ingurumenekoetan eta sozialetan parte hartzea ere inplikatzen baitu. Horregatik esaten da, merkatuak eskaintzen dituen aukera guztien aurrean, ondorio negatibo gutxien dituztenak aukeratu beharko genituzkeela.

 

Kontsumitzaileak edo sistema ekonomikoaren azken kate-maila garenez, ardura bat dugu, baita indarra ere (ardura baino txikiagoa izan arren). Gure kontsumitzeko moduaz eragin zuzena izan dezakegu ekonomiaren eta munduaren martxan. Kontsumo kontziente eta arduratsua, izadiarentzat eta pertsonentzat jarduera mesedegarriak sustatzera bideratua, laguntza handia da guztientzat eta presio-tresna erabakigarria merkatuaren aurrean.

Egun on.     

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: Bideoa: CONSUMO RESPONSABLE – Miscelanea Joven

https://www.youtube.com/watch?v=6f8lNy3-nFc

LUCKY YOU: https://www.youtube.com/watch?v=OphxvFob0j0

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!