EGUNEKO DATUAK
Friday, 9 de June de 2023
DOAN HARTU DUZUE, EMAN DOAN
Kaixo lagun! Lasterketaren azken metrotan aurkitzen gara… ikuslegoa hor dago zai, helmuga jada, ikusten da,… baina hor gaude, azken sprint-ean. Azkeneko izerdiak eta esfortzuak bota behar ditugu. Lasai, esfortzu guztiek dute bere saria. Oporrak, gertu da

Ebanjelioa esker onaz eta eskuzabaltasunaz ere mintzo zaigu.

"Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesus, nekatuak eta lur jota baitzeuden, artzain gabeko ardiak bezala. Orduan, bere ikasleei esan zien: “Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara”.

Jesusek, bere hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko.

Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon, Pedro deritzana, eta haren anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta haren anaia Joan; Felipe eta Bartolome; Tomas eta Mateo, zergalaria; Santiago Alfeorena eta Tadeo; Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena.

Hamabiok bidali zituen Jesusek, oharpen hauek eginez: “… Bidez zoaztela, hots egin Jainkoaren erregetza gainean dela. Senda itzazue gaixoak, piztu hildakoak, garbitu legendunak, bota deabruak. Doan hartu duzue, eman doan”.

(San Matoren liburutik, 9, 36 -10,  8).

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Pentsatu duzu inoiz hartzen dituzun dohain guztietan?

Gaur egun handia izan daiteke… zertarako?

OTOITZA

Harremanak:

https://www.youtube.com/watch?v=RsMugv4cIO4&feature=youtu.be

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!