EGUNEKO DATUAK
Friday, 9 de June de 2023
IKASTEKO
Kaixo lagun! Lasterketaren azken metrotan aurkitzen gara… ikuslegoa hor dago zai, helmuga jada, ikusten da,… baina hor gaude, azken sprint-ean. Azkeneko izerdiak eta esfortzuak bota behar ditugu. Lasai, esfortzu guztiek dute bere saria. Oporrak, gertu da

Ekainean gaude, ikasturtearen azken txanpan. Aldi berezia da, ez bakarrik azken ahalegina egin behar delako, baita ikasturtearen azken aste hauek hilabeteotan bizi izandakoa aztertzeko eta ikasitakoagatik eskerrak emateko aukera direlako ere. Egun hauetan, ikasturtea aztertzean, ikusi behar dugu zertan hazi garen, zer ikasi dugun eta -irakurriko dugun testuko alargunak bezala-  eman ahal izan dugun guztia eman dugun.

San Lukasen liburutik (21, 1-4)
Begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko dirutegian limosna botatzen. Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi sos botatzen, eta  esan zuen: “Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du. Izan ere, beste horiek guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du”.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETArako
Azkeneko egun hauetan, pentsatu, benetan, ikasketa-arduretan ahal izan duzun guztia “inbertitu” duzun eta bizitzako beste alde batzuetan (zeure burua baloratzean, besteekiko harremanetan, poztasunean, konfiantzan,…) ahal izan duzun guztian ahalegindu zaren.  Kontua ez da kexatzea edo damutzea, egindako bideari begiratzea eta onetik eta txarretik ikastea baizik. Geure huts eta okerrak onartzea eta, erori bagara, altxatzen jakitea. Eta Jainkoak barka diezagun eta aurrerantz bultza gaitzan uztea.

OTOITZA

Álvaro Fraileren ondorengo abestiak honen inguruan gogoeta egiten lagunduko digu.

Para aprender (“Sol.fe.ando” LPtik)

 

 

La solución no está en pasar la vida restaurando

todo lo que pudo o no haber sido y no sabrás.

Que el problema nunca sea el resultado,

si en cuanto hiciste pusiste tanto todo o más.

Si se trata de brillar

que sea siempre para alumbrar

Si se trata de seguir,

mira el sol,

vuelve a salir

¿acaso alguna vez no ha sido así?

         Caer para aprender,

         aprender a levantarse

         levantarse para recuperar le fe

         en un nuevo amanecer

El porvenir no puede estar en ir resolviendo

crucigramas, indecisiones,… sostenerse, aguantar o morir.

La suerte acompaña si uno echa el resto,

no consiste tanto en acertar como en decidir.

Si se trata de brillar

que sea siempre para alumbrar

Si se trata de seguir

mira el sol,

vuelve a salir

¿acaso alguna vez no ha sido así?

         Caer para aprender,

         aprender a levantarse.

         Levantarse para recuperar le fe

         en un nuevo amanecer

 

(Bideoa ikusteko: https://www.youtube.com/watch?v=o9rMpTDQNA4)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!