EGUNEKO DATUAK
Sunday, 11 de June de 2023
ESKERRIK ASKO AITA

IRAKASLEA. Aita, eskerrak ematen dizkizut bizi-pozagatik.

GUZTIOK. Eskerrak ematen dizkizut egunero ematen didazun maitasunagatik.

I. Eskerrak ematen dizkizut nire adiskide guztiengatik.

G. Eskerrak ematen dizkizut bidean lagun zaitudala dakidalako.

I. Zu zara nire adiskiderik onena.

G. Zu bizidun ororengan zaude.

I. Zu gauza guztien etorkizuna zara.

G. Eskerrik asko, Jainko Jauna, munduko on guztiagatik.

I. Eskerrak ematen dizkizut, gure mundua gidatzen duzulako.

G. Eskerrak ematen dizkizut, maite gaituzulako eta gutaz arduratzen zarelako.

I. Eskerrak ematen dizkizut guk zuri huts egin arren,…

G. … zuk gugan uste osoa duzulako.

Umeek, beren borondatez, eskerrak ematen dituzte ikasturtean bizi izandakoagatik.  (Otoitz elkarbanatua egiten da, isiltasunez hasi eta elkarbanatzen joaten dira)
I. Guztiok batera, otoitz egingo dugu

G. Gure aita, zeruetan zarena,…

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETArako: 
Ematen dizkiot inori inoiz eskerrak? Nori?

Nola sentitzen zara eskerrak ematen edo hartzen dituzunean?

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA – BIDEOA: “Baloreak” (La Salle Donostia – Facebook)

https://www.facebook.com/lasalledonostia.ikastetxea/videos/1370621469769086/

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!