EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 19 de September de 2023
GOIZEKO GOGOETA
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Ken dezala norbaitek, sandia hori!

Basoko Bainuontzi Handian ehunka intsektu, zomorro eta mamorro txiki bizi ziren. Bainuontzi abandonatu bat baino ez zen, baina leku ezin hobea bizitzeko; hori bai, kontua izan behar zuten bainuontziaren hustubidearekin, ixten bazen, desorduko euri baten ondorioz denak ito baitzitezkeen. Horregatik, kakalardo indartsuak ziren hustubidea zaintzeko arduradunak.

Baina, goiz batean, hustubidea sandia itzel batek itxita agertu zen. A zer ezbeharra! Hain zen handia sandia, ezen kakalardo guztiek batera ere ezin izan baitzuten handik kendu. Zomorrorik handienak gogor ahalegindu ziren lanean, baina ez zuten ezer lortu. Bizkorrenek beren azkartasun/adimen guztia jarri zuten konponbideak bilatzen, baina ez zuten arrakastarik izan. Azkenik, ihesa prestatzen hasi ziren jakintsuenak.

Eta denak nahigabetuta zeudela, inurri kakanarru atzerritar bat sandia eramaten ea utziko zioten galdetzera ausartu zen. Hara, zer zolia inurria!

Intsektu askoren ahalegina behar izan zen kakalardo haserretuek inurri txikia zapaldu ez zezaten. Baina inurritxoa ez zebilen txantxetan, egunaren azkenerantz milaka lagunekin agertu baitzen. Eta ordena garbian, banan-banan, sandiara hurreratuta eta hari kosk eginda, zatitxo bana kendu zioten. Gero, sandia-ataltxoa hartuta, etorritako bidetik joan ziren.

-Baina horrela ez dugu gauza handirik aurreratuko! –esan zion matxinsalto batek atsedenalditxo bat egin zuen inurri bati-. Sandia lehen bezala dago, zuk zure zatitxoa kendu aurretik egon den bezala.

-Ziurrr? –galdetu zion inurriak. Eta besterik gabe, bideari ekin zion.

Baina zerbait lagundu zuen zatitxo hark, egun gutxi barru sandia handiaren arrastorik ez baitzen geratzen. Ordutik aurrera, Bainuontzi Handiko lanik astunenetariko asko lan txiki bihurtu ziren, apurka-apurka hobeto egiten ziren lantxo bilakatu. 

Ikastean ere inurriek bezala jokatzea komeni da.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
OTOITZA

IRAKASLEAK: -BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!    

IKASLEAK: -BETI!!!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!