EGUNEKO DATUAK
Monday, 20 de November de 2023
GG/LH/Azaroa/IV/Astelehena
Azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

Egun on:

Zer moduz asteburua? Astea hasteko egun garrantzitsua ospatuko dugu.

HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA

Azaroaren 20a, Haur eta Gazteen Nazioarteko eguna da. Ikastetxetik harekin bat egin nahi dugu Haur eta Gazteen Eskubideak aldarrikatuz eta eskubide hauek urratzen diren egoerak salatuz. 

1959ko azaroaren 20an Nazio Batuek Haur eta Gazteen Eskubideei buruzko Hitzarmena onartu zuten. Hitzarmen honek haurren eskubide unibertsalak finkatzen ditu: jaiotzeagatik bakarrik haur eta nerabeek dituzten eskubideak; utziezinak, berezkoak eta nahitaezkoak direnak haurtzaro on bat izateko. 

Guretzat  gaia ez da berria UMEEN ESKUBIDEEI buruz hitz egin dugu, baina gainera haurren eskubideen alde lan egin behar dugu. Horregatik Jesusen laguntzarekin poliki-poliki mundu berri on bat eraiki behar dugu.

Astean zehar horma-irudi erraldoi bat egingo dugu sarreran. Ikasleek argazkiak ekarriko dituzte eskolara eta denon artean osatuko dugu.

 

UME ERRALDOIA
Egun batean ume bat berezia iruditu zitzaion herri batera iritsi zen. Zergatik iruditu zitzaion berezia herri hura? Jende guztia oso txikia zelako. 

Mutikoa gose zen eta jaten eman zioten. Gurasoen bila zebilenez eta herri hartan aurkitu ez zituenez, jatekoagatik eskerrak eman ondoren, herritik joateko prestatu zen… baina esan zioten jatekoa ordaindu barik ez zegoela handik joaterik. 

Mutikoak zeukan diruak ez zuen herri hartan ezer ordaintzeko balio. Orduan, jatekoa ordaintzeko, lan egin beharko zuela esan zioten. Mutikoak umea zela esan zien, ez zekiela lanik egiten. Umea izateko handiegia zela eta, horrexegatik, inork baino lan gehiago egin zezakeela erantzun zioten. 

Hortaz, umea lan egiten hasi zen. Lan asko egin zuenez, gosetu egin zen eta berriz jan behar izan zuen. Eta nekatuta zegoenez, lo egiten ere gelditu behar izan zuen. 

Biharamunean berriz egin behar izan zuen lan, jatekoa eta ostatua ordaintzeko. 

Gero eta lan gehiago egiten zuen, gero eta gose handiagoa zeukan eta gero eta gehiago ordaindu behar izaten zituen jatekoa eta ohea. Eta gero eta nekatuago zegoen, ume bat baino ez baitzen. 

Herriko jendea oso pozik zegoen. Erraldoi hark lanik gehiena egiten zuenez, herritarrek  gero eta gutxiago egiten zuten. Herriko umeak, ordea, oso kezkatuta zeuden: ume erraldoia gero eta argalago eta tristeago zegoen. Ume

guztiek beren meriendak eta etxeko hondarrak eramaten zizkioten, baina hala ere, erraldoia gose zen. Istorio harrigarriak kontatu zizkioten alaitzeko, baina ez zitzaion tristura kentzen. 

Egun batean erabaki zuten, mutikoak atseden har zezan, eurek egingo zutela lan guztia. Baina umeak zirenez, lan gogor hark nekatu egiten zituen eta, gainera, beti lanean ari zirenez, ezin ziren jolastu, ez zinemara joan… eta ezin zuten ikasi. Gurasoek gero eta nekatuago eta ahulago ikusten zituzten beren seme-alabak. 

Egun batean gurasoak zer gertatzen zen ohartu ziren eta erraldoia zigortzea erabaki zuten. Ezin zuten inola onartu erraldoiak egin behar zuen lana beren seme-alabek egitea. 

Baina orduan ume erraldoiaren gurasoak iritsi ziren herrira, semearen bila baitzebiltzan. Eta herritarrak ohartu ziren oker zeudela, erraldoia benetako umea zela. 

Mutikoa bere gurasoekin joan zen eta herritarrak lehengo zereginetara itzuli ziren. Aurrerantzean ez zuten umerik lan egitera behartuko, ezta ume erraldoirik ere. 

 

 

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=PgT2w_6M3W8

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Egiten dugu ezer, gure ondokoa injustiziaren biktima dela ikusten dugunean? Zenbateraino ahalegintzen gara? 

OTOITZA

LA SALLEKO JOAN BAUTISTA … OTOITZ GURE ALDE!                                    

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!! BETI!!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!