EGUNEKO DATUAK
Monday, 20 de November de 2023
Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna AZAROAK 20
Haur Hezkuntza
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Gogoeta hau azaroaren 18an, ostirala edo, azaroaren 21ean, astelehena egin daiteke, eskolako antolaketaren arabera.

Egun hau mundu guztian ospatzen den eguna da. Zoritxarrez munduko toki guztietan haurrek ez ditutze eskubide berdinak. Eta horregatik egun hau hartu da aldarrikatzeko.. Azaroaren 20an eskolarik ez dugunez gaur gelan ospatuko dugu denon artean. 

Haur, bakoitza izango da protagonista. Horretarako, lurrean etzanda jarriko gara. (Nahi duena buruz gora eta nahi duenak, buruz behera.) Garrantzitsua da bakoitza eroso sentitzea. Musika lasaia jarriko dugu eta gure gorputza sentituko dugu. 


Ondoren denak borobilean eseriko dira eta bideo bat jarriko diegu; 

https://youtu.be/Bjrv3zUOHIc 


Ondoren kartel bat erakutsiko diegu, galderekin batera. Kartela bideoaren laburpen da. 2 eta 3 urtekoek kartela bakarrik erabili dezakete.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ba al daki norbait zergatik ospatzen den Haurraren Nazioarteko Eguna?

Munduko haur guztiak berdin bizi gara?

Zer desberdintasun ikusten dituzue?

Guk zerbait egin dezakegu egoera hori ekiditeko?

Hona hemen haurren eskubideak zeintzuk diren:

OTOITZA

Zeruko Aita,

Lagundu gosez hiltzen, baldintza txarretan bizi diren haurrei.

gure laguntza eskaini nahi diegu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!