EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 21 de November de 2023
GOIZEKO GOGOETAK/HH5+LH1-2/Azaroak/AstelehenaIV
Egun on! Asteburua gozatu dugu eta aste berezi baten aurrean aurkitzen gara. Azaroaren 25ean, Nazioarteko Emakumeen aldeko Eguna ospatzen baitugu. Bizi garen gizarteaz eta geure jarrren aurrean gogoeta egiteko aukera ezinhobea. Aste On izan dezagula.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun on!

Asteburua gozatu dugu eta aste berezi baten aurrean aurkitzen gara.

Azaroaren 25ean, Nazioarteko Emakumeen aldeko Eguna ospatzen baitugu.

Bizi garen gizarteaz eta geure jarrren aurrean gogoeta egiteko aukera ezinhobea.

Aste On izan dezagula.

 

Baina poliki-poliki gaur ebanjeliotik esaldi hau entzungo dugu:

 

«Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen».

 

Jesusen mezua maitasunaren mezua da eta dena maitasunean oinarrituta dago.

 

DENOK GARA BERDINAK

Pablo Virgili Benitez izeneko kubatar batek ondorengo hau idatzi du:

Denok berdinak garela izango ote da?

Kalera irteten naiz eta ingurura begiratzen dut, eta pertsona zuriak, indiarrak, beltzaranak, mulatoak, mestizoak,… ikusten ditut, eta nire buruari galdetzen diot: Zertan dira desberdin? Azalaren kolorean.

Bidean aurrera egiten dut eta hainbat lagun ikusten ditut eliza katoliko batetik irteten. Beste izkina batean, zenbait ateratzen dira eliza baptista batetik, eta bestean Jehovaren lekukoak irteten dira; eta meskitatik eta tenplu budistatik ere jendea ateratzen da. Gogoeta egiten dut: Zer dute desberdina? Erlijioa?

Kalean ezkerreko alderdi baten bilera dago; kale paralelo batean, eskuineko alderdi batekoak bildu dira; beherago, zentrokoak. Batzuk sozialismoaren aldekoak dira; beste batzuk, kapitalismoaren aldekoak. Pentsatzen dut: Zerk desberdintzen ditu? Ideiek.

Kafetegi batean nire eguneroko kafea hartzen dut. Mahai batean ekuadortarrak daude; beste batean, iparramerikarrak. Atearen ondoko mahaian neu nago eta kubatarra naiz,… Hala, beste asko. Jaioterriak desberdintzen gaitu.

Begira jarraitzen dut, hara eta hona begiratzen dut, eta pertsonen arteko itxurazko desberdintasunak ikusten ditut: azalaren kolorea, erlijioa, ideologia, alderdi politikoa, jaioterria,… eta neure buruari pentsatutakoa zuzentzen diot: horiek ez dira desberdintasunak, distantziak baizik. Denok garelako berdinak, zuriak, beltzak zein mestizoak; katolikoak, baptistak zein Jehovaren lekukoak; kubatarrak, ekuadortarrak zein iparramerikarrak. Eta, badakizu zergatik garen denok berdinak? Denok Lur izeneko planetan jaio garelako, oxigeno berbera arnasten dugulako, ur berbera edaten dugulako, lur berbera lantzen dugulako, jaki berberak jaten ditugulako, gu guztion pasaportean Munduko Errepublika azaltzen delako.

Bai! Denok gara berdinak! Batez ere, denok gizakiak garelako. Horixe dugu lotunea. Hortaz, ezerk ez gaitzala desberdindu; bizi gaitezen beti batasunean, zure onerako, nire onerako, denon onerako, azkenean, denok berdinak baikara. Eta baita desberdinak ere.

Zuria naizelako, besteak baino hobetzat dut neure burua?
Ederra naizelako, besteak baino hobetzat dut neure burua?
Neska edo mutila naizelako, besteak baino hobetzat dut neure burua?
Hirian bizi naizelako, besteak baino hobetzat dut neure burua?
Gauza asko dauzkadalako, besteak baino hobetzat dut neure burua?

Gauza askotan desberdinak izan arren, denok gizaki eta neba-arreba gara. Hortaz, berdinak gara, ezta? 

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!     BETI!!!

 
OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: Abestia:

https://www.youtube.com/watch?v=N3iNZNM2cZo

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!