EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 21 de November de 2023
GOIZEKO GOGOETAK/LH4-5-6/Azaroak/Asteartea

BADIRA BIZITZEKO NAHIKO EZ DAUKATEN PERTSONAK 

Bazen behin oso herrialde pobrea… 

Egun batean turista-talde bat iritsi zen herrira. Mupy izeneko mutikoa lagunekin jolasean ari zen turistak hurbildu zitzaizkionean. Turista bati bihotza hunkitu zitzaion mutikoak ikustean. Zeukanetik zerbait eman nahi izan zien. Esan zion Mupyri: “Joko berri bat pentsatu dut zuretzat eta zure lagunentzat”. Gozoki batzuk ditut eta etxe hartara arineketan lehenengo iristen denari emango dizkiot”. 

Mupyk, gogoeta egin ondoren, esan zuen: “Oso ondo. Erraza izango da”. Lagunekin hitz egin zuen, elkarri eskutik heldu zioten eta denak batera arineketan hasi ziren… Jakina, denak aldi berean heldu ziren. Turistak, harrituta, zera galdetu zion Mupyri: “Zergatik egin duzu hori? Zuetako batek bakarrik irabazi behar zuen!” 

Mutikoak: “Bai, badakit. Baina nik ezingo nituzke gozokiak pozik jan, lagunek triste begiratzen nauten artean. Ez dakit zure herrialdeko umeak nolakoak izango diren, baina hemen, txikitatik, denok batasunean eta elkartasunean bizitzen ikasi dugu. Gutxi eduki arren, daukaguna denon artean banatzen dugu eta hala hobeto sentitzen gara”. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO 

Ume hauen jarrera dugu guk? Zerk eragiten digu poza guri? Noiz eragin digu banatzeak/partekatzeak zoriona azkenekoz? Sarriago partekatzeko asmoa dugu? 

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=lMkjbK4HJkg&list=PL7euaUgvt--cWpHk8JaJ4nmg4PvjlwqNz&index=6 

 

OTOITZA

OTOITZA: 

Egun on, Jesus, eskerrak egun berri hau eman diguzulako. 

Eskerrak bizitzeko egun bat gehiago eman didazulako, bizitza toperaino aprobetxatzeko. 

Gaur ez dut denborarik galduko. 

Ez dut gauza asko egingo, baina egiten ditudanak egingo ditut ondo. 

Badakit zuk ez didazula ahal dudana baino gehiago eskatzen baina bai ahal dudan guztia egiteko. 

Hala egiten lagun iezadazu. Amen. 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!