EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 21 de November de 2023
GOIZEKO GOGOETAK/LH4-5-6/Azaroak/AstelehenaIV
Egun on! Asteburua gozatu dugu eta aste berezi baten aurrean aurkitzen gara. Azaroaren 25ean, Nazioarteko Emakumeen aldeko Eguna ospatzen baitugu. Bizi garen gizarteaz eta geure jarrren aurrean gogoeta egiteko aukera ezinhobea. Aste On izan dezagula.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun on!

Asteburua gozatu dugu eta aste berezi baten aurrean aurkitzen gara.

Azaroaren 25ean, Nazioarteko Emakumeen aldeko Eguna ospatzen baitugu.

Bizi garen gizarteaz eta geure jarrren aurrean gogoeta egiteko aukera ezinhobea.

Aste On izan dezagula.

 

Baina poliki-poliki gaur ebanjeliotik esaldi hau entzungo dugu:

 

«Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen».

 

Jesusen mezua maitasunaren mezua da eta dena maitasunean oinarrituta dago.

SANTA ZEZILIA 

 

Gaur, santa Zezilia, musikaren zaindaria, ospatuko dugu. 

Santa Zezilia III. mendean bizi izan zen. Dontzeila erromatar leinargia zen eta gurasoek Valerio izeneko gizon noble batekin ezkondu nahi izan zuten. Zezilia ez zegoen oso pozik ezkontza zela eta, baina ez zuen gurasoen aurka egin nahi eta onartu zuen ezkontzea. 

Urteetan Zeziliak bere ahalegin guztiak behartsuei laguntzearren egin zituen. Kristau-fedea zabaltzeagatik atxilotu eta hil zuten. Antza denez, musikarekiko lotura gaztetan musika-tresnak jotzeak eragin du. Batzuen esanetan, harpa jotzen zuen. Pianoa jotzen ere irudikatzen da. Atxilotzen eta zigortzen zuten artean, Jainkoari kantatzen ziola esaten da. 

Ziur zuri ere abestea asko gustatzen zaizula, dutxan edo gauza garrantzitsuren bat ospatzean baino ez bada ere. Musika hizkuntza unibertsala da; gure barrua berotzen du eta musikaz besteak berotu eta pozteko gauza gara. Denok ditugu gogoan irratian entzuten ditugun melodiak, udako abestiak, txikitako kantuak,… Oroitzapen onak ekartzen dizkigute, une on haiek berriro etortzen zaizkigu gogora, eta poztu egiten gara, gure gurasoekin, lagunekin,… abesten, jotzen edo dantzatzen ditugun bitartean. 

Pentsatu gogoko duzun abestiren bat (bateratze-lana egingo dugu; amaitzeko, abestiotako bat entzun dezakegu). Eta erabaki nori eskaini nahiko zeniokeen edo norekin batera entzun nahiko zenukeen. Gaur gonbidatua zaude abesti hori abestera, dantzatzera, bizitzera eta zuk aukeratzen duzunari horren bitartez eguna poztera. Ez ahaztu, bihar kontatzeko eskatuko dizugu! Beraz, ez dezagun ahaztu kantatzea, gure alaitasuna Jainkoarekin eta besteekin partekatzea. 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Eta orain itxi begiak eta entzun: 

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=LqTIk1toZwM

(edo aukeratu zerbait zure gustukoa) 

 

OTOITZA

OTOITZA: 

Egun on, Jesus, eskerrak egun berri hau eman diguzulako. 

Eskerrak bizitzeko egun bat gehiago eman didazulako, bizitza toperaino aprobetxatzeko. 

Gaur ez dut denborarik galduko. 

Ez dut gauza asko egingo, baina egiten ditudanak egingo ditut ondo. 

Badakit zuk ez didazula ahal dudana baino gehiago eskatzen baina bai ahal dudan guztia egiteko. 

Hala egiten lagun iezadazu. Amen. 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!